2022ko Andaluziako Itzuliko etapetako profilak
Andaluziako Itzulia/Eguzkiaren Ibildea asteazken honetan hasiko da Ubriquen (Cadiz). Bertan jardungo duten txirrindularien artean Mikel Landa arabarra eta Miguel Angel 'Superman' Lopez (Astana) kolonbiarra nabarmentzen dira. Dena den, datorren igandean Chiclana de Seguran (Jaen) amaituko den itzulia bereganatzeko hautagaien artean ere Carlos Rodríguez (Ineos) andaluziarra eta Simon Yates (BikeExchange) eta Tao Geoghegan (Ineos) britainiarrak ere badaude, besteak beste.
Horrela, lehiaketak bost etapa izango ditu, eta 856 kilometroko ibilbidean zehar euren aukerak izango dituzte esprinterrek, ibiltariek zein eskalatzaileek.
Jaengo probintzia izango da protagonista edizio honetan ere, bi etapa amaiera izango baititu: bigarrena, Alcala la Realen amaituko da, Archidonatik (Malaga) abiatu ondoren; eta bosgarrena eta azkena, Huesa eta Chiclana de Segura artean korrituko da.
Ibilbidea:
1. etapa (200,7 kilometro): Ubrique (Cadiz)-Iznajar (Kordoba).
2. etapa (150,6 kilometro): Archidona (Malaga)-Alcala (Jaen).
3. etapa (152,6 kilometro): Lucena (Kordoba)-Otura (Granada).
4. etapa (165,6 kilometro): Cullar Vega (Granada)-Baza (Granada).
5. etapa (167,1 kilometro): Huesa (Jaen)-Chiclana de Segura (Jaen).