Poloniako Itzulia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ackermannek Gaviria gainditu du lehen etapako esprintean

Hirugarren postuan Fabio Jakobsen holandarra sartu da, eta laugarrenean, Danny Van Poppel herrikidea.
Pascal Ackerman
Pascal Ackerman. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Pascal Ackerman alemaniarrak (Bora Hansgrohe)irabazi du Poloniako Itzuliko lehen etapa, Fernando Gaviria kolonbiarrari (Emirates) gailenduta. Guztira, 132 kilometro egin dituzte txirrindulariek, Krakovian hasi eta amaituta.Tropela bat eginda iritsi da azken kilometroetara eta garaipena esprint handi batean erabaki da.Gaviriak garaipena eskura zuela zirudienean, Ackerman agertu da eta bera izan da lehena helmugan kolonbiarraren aurretik. Hirugarren postuan Fabio Jakobsen sartu da eta laugarrenean Danny Van Poppel.Igandean bigarren etapa jokatuko dute, 152,7 kilometroko ibilbide laua, Tarnowskie Gory eta Katowice artean.

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X