Omar Frailek kontratua berritu du Astanarekin, bi urtez
Omar Fraile euskal txirrindulariak kontratua berritu du Astana taldearekin, bi urtez. Ondorioz, 2020 eta 2021 denboraldietan Kazakhstango taldean jarraituko du txirrindulari bizkaitarrak, asteazken honetan (uztailak 31) Astanak jakinarazi duenez.
"Talde hau familia bat bezalakoa da, eta familia horren kide izaten jarraitu nahi dut. Sentimendu honekin batera, daukagun talde profesionalari eta material bikainari esker, erraza izan da kontratu-berritzea sinatzea", adierazi du Frailek.
"Astanak duen jarrera oso erakargarria da, eta oso harro nago talde honetan jarraitu ahal izateaz. Eskerrak eman nahi dizkiet taldeko arduradunei eta babesle nagusia den Samruk-Kazynari, taldearengan duen konfiantzagatik", gaineratu du.
Astanak 2018an fitxatu zuen Omar Fraile, eta urte horretan garaipenak lortu zituen Frantziako Tourrean, Romandiako Itzulian, eta Euskal Herriko Itzulian. 2019 denboraldian, ordea, hainbat eroriko izan ditu. Hala ere, Murtziako Itzulian bosgarren izan zen, eta hamaikagarren Indurain Sari Nagusian. Ion Izagirreri lagundu zion Valentziako eta Euskal Herriko Itzuliak irabazten, baita Fuglsangi Liege-Bastogne-Liege klasikoan garaipena lortzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ihesaldiko txirrindularien arteko esprinta, eta Simmonsen garaipena, Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourreko laugarren etapan
Lidl-Trek taldeko txirrindulari estatubatuarra ihesaldiko azkarrena izan da; segundo gutxi batzuengatik, ihesaldi hori helmugaratu egin da, Montrond-les-Bainsen, asteazkenean.
Simmons garaile atera da eguneko ihesalditik, eta Baudinek maillot horiarekin jarraitzen du
Ameriketako Estatu Batuetako txapeldunak, besteak beste, Finn Fisher-Black (Red Bull Bora) eta Matteo Vercher (Total Energies) atzean utzi ditu 10 txirrindulariko esprintean.
Team Vismari taldekako erlojupekoan garaipena eman dion Jorgensonen esprinta
Matteo Jorgenson estatubatuarraren azken esprintak garaipena eman diot Team Vismari, Auvernia-Rodano-Alpeak Tourreko taldekako erlojupekoan, hirugarren etapan. INEOS taldea izan da bigarren, eta EF Education hirugarren. Hortaz, Alex Baudin frantziarrak jarraitzen du líder izaten.
Matteo Jorgensonen Visma taldeak erlojupekoa irabazi du Perreuxen
Bigarren Netcompany INEOS Erresuma Batuko taldea sailkatu da, eta hirugarren EF Education-EasyPost, irabazleengandik 29 segundora. Horrela, Alex Baudin txirrindulari frantziarrak lidergoari eutsi dio.
Anthon Charmigek irabazi duen Auvernia-Rodano-Alpeak Tourreko 2. etapako azken kilometroa
Anthon Charmig (Uno-X-Mobility) gailendu da Auvernia-Rodano-Alpeak Tourreko bigarren etapan. Bere ibilbideko bigarren garaipena lortu du danimarkarrak. Henri-Françoi Renard-Haquin (Team Picnic PostNL) frantziarra iritsi da bigarren, eta Vlad Van Mechelen (Bahrain-Victorious) hirugarren.
Charmigek lortu du garaipena Le Puy-en-Velayn, bigarren etapan, ihesaldi luze baten ostean
Uno-X Mobility taldeko txirrindulari danimarkarrak 200 kilometro baino gehiago egin ditu eguneko ihesaldian. Etapako azken igoeran lasterketa-buruan geratu dira Charmig, Garcia Pierna eta Braz. Daniarrak tartea ireki du, eta bakarrik helmugaratu da.
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Niedermaierrek, bigarren, eta Van der Breggenek, hirugarren, osatu dute podiuma, eta Longo Borghinik irabazi du azken etapa.
Baudinek helmugaraino eraman du ihesaldia, eta liderraren maillota jantzi du
EF Education taldeko txirrindulari frantziarra bakarka gailendu da Auvernia-Rodano-Alpeak Tourreko lehen etapan. Ramses Debruyne (Alpecin) eta Leo Bisiaux (Decathlon) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.