Azken urteetako Tirreno-Adriatiko itzulirik ikusgarriena
2013ko Tirreno-Adriatiko ikusgarria zuzenean jarraitu ahal izango da, martxoaren 6tik 12ra, ETB-1en eta eitb.com-en. Itzuliak zazpi etapa izango ditu, eta lehenengoa taldekako erlojupekoa izango da (San Vincenzo-Donoratico, 16.9 kilometro). Txirrindulariek erlojupekoan aurreneko alde garrantzitsuak lortzeko abagunea izango dute.
Ondoren bi etapa luze etorriko dira, eta esprinterrek euren aukerak izango dituzte. Hala ere, ihesaldietan ohituta daudenek ere euren abaguneak izango dituzte. Itzuliko etaparik garrantzitsuena laugarrena izango da, Prati di Tivoko igoeran bukatuko baita. Helmugaratzeko tropelak 14,6 kilometroko mendatea igo beharko du, eta faboritoek aurpegia eman beharko dute.
Bosgarren etapa Chietin bukatuko da, iaz Peter Saganek ezustekoa eman zuen toki berean, baina txirrindulariek aurretik Passo Lanciano (11,3 kilometro, %8,5eko bataz besteko maldarekin) igo beharko dute. Seigarren etapa zirkuitu baten izango da, eta tropelak hiru aldiz gainditu beharko du Sant’Elpidio a Mare. Azkeneko etapa 9,3 kilometroko erlojupekoa izango da.
Faboritoak
Iaz, Vincenzo Nibali italiarrak irabazi zuen Tirreno-Adriatiko proba, eta Astanako liderra da faborito nagusia aurtengoan ere. Hala ere, aurten ‘oilar’ asko egongo dira errepidean, eta borroka ikusgarria izango da. Bauke Mollema (Blanco), Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi), Cadel Evans (BMC), Joaquim Rodriguez (Katusha), Tony Martin (Omega Pharma), Chris Froome (Sky) eta Alberto Contador (Saxo Bank) ziur aurrean egongo dira.
Gainera, maila handiko esprinterren zerrenda ere ikusgarria da. Cannondale taldeko Peter Sagan eta Moreno Moser sasoi bikainean helduko dira, eta Mark Cavendish (Omega Pharma), Andre Greipel (Lotto), John Degenkolb (Argos) eta Matthew Goss (Orica-Greenedge) ere garaipenaren lehian arituko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Ion Izagirre nagusitu da Marco Pantani Memorialean
Izagirrek Miguel Indurain Sari Nagusia irabazi zuen apirilean, hiru urteko lehortearen ondoren, eta guztira 20 garaipen lortu ditu profesionaletan.
Imanol Arriortua etxean da Munduko Txapelketan irabazitako urrezko dominarekin
Imanol Arriortuak Huntsvillen (Alabama, AEB) jokatu den Munduko Txapelketan urrezko domina irabazi du tandem modalitatean. %10eko ikusmen urritasunarekin, txirrindulari egokitu bezala hartu du parte eta Mikel Aristi izan du pistako gidari modura. Biak ala biak, pozik bezain harro daude lortutako emaitzarekin.
Imanol Arriortuak Munduko Txapelketa irabazi du, tandem modalitatean, Alabaman
Basque Teameko txirrindulari bizkaitarrak, Mikel Aristi bere pilotuak gidatuta, Huntsvillen jokatutako Munduko txirrindularitza paralinpiko Txapelketako errepideko lineako probako urrezko domina irabazi du. Erlojupekoan, Arriortuak bosgarren postua eskuratu zuen.
Usoa Ostolazak, Igor Arrietak eta Markel Belokik Montrealgo Munduko Txapelketa jokatuko dute, errepideko lasterketan
Emakumezkoen proba irailaren 26an jokatuko dute, larunbatez; gizonezkoena, ordea, irailaren 27an izango da.
Alex Aranburuk irabazi du Bretainiako Klasikoa
Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta amaitu den 228 kilometroko ibilbidea lehen postuan bakarrik amaitzeko.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.