APIRILAK 9, OSTEGUNA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

2026ko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profila eta ibilbidea: Galdakao-Galdakao (167,2 km)

Txirrindulariek zazpi igoera puntuagarri igo beharko dituzte, 65. Itzuliko laugarren jardunaldian; mendateetako bat, azkena hain zuzen ere, Legina, helmugarako hamar kilometro baino gutxiago geldituko direnean utziko dute atzean, eta gogorra da, batez beste % 8ko malda duela kontuan izanik.

4 etapa Itzulia 2026

Sei mendate, baina zazpi igoera puntuagarri, mendateetako bat, Elorritxueta, bi aldiz igoko dutelako, eta 167,2 kilometroko ibilbidea, Galdakaon hasita eta bertan ere iritsita; 2026ko Euskal Herriko Itzuliko laugarren etapa apirilaren 9an izango da jokoan, ostegunez, eta Bizkaian jokatuko dute osorik. Txirrindulariek bi aldiz igoko duten mendatean, Viveron, hainbat lehia gogoangarri izan dira txirrindularitzaren historian zehar, zenbait lasterketatan; nola ahaztu, esaterako, 2011ko Espainiako Vueltan Igor Anton galdakoztarrak bertan egindako igoera, Bilbon amaitu zen etapa irabazi zuenean.

Oraingoan, etapa Galdakaotik abiatuko da, eta berehala izango du aurreneko igoera puntuagarria, 3. mailako Aretxabalgane, 12,4. kilometroan. Gerora, Gernika-Lumoko eta Bermeoko zaleek txalotuko dituzte Itzuliko ziklistak, eta protagonistek San Pelaio, Jata eta Unbe igo beharko dituzte, 48,4., 59,2. eta 75,7. kilometroetan, hurrenez hurren. Horiek denak 3. mailakoak dira, eta Agirletatik ibili aurretik igoko dituzte; azken hori, Agirleta, ez da puntuagarria.

99. kilometroan, Galdakaon, txirrindulariek laugarren etapa honetako lehenengo esprint berezia jokatuko dute. Segituan, Elorritxueta aurrenekoz igoko da, lasterketa Lezaman izango da, eta Elorritxuetan, Viveron, bigarrenez ibiliko dira. 154,3. kilometroan, Urrejolan, jardunaldiko bigarren esprint berezia izango da jokoan. Bertatik helmugara, hamahiru kilometro geldituko dira oraindik, eta tarte horretan parte-hartzaileek 2. mailako Legina mendatea gainditu behar izango dute; Legina erabakigarria izan liteke, etapan: ez da luzea, hiru kilometroko igoera baitu, baina bada gogorra, batezbesteko malda % 8koa duela kontuan izanik.

Leginako pankartatik Galdakaoko helmugaraino, hamar kilometro baino gutxiago geldituko dira, eta 65. Euskal Herriko Itzuliko ziklistek garaipena izango dute helburu orduan. “Pilatutako nekea nabaria izaten hasiko da, eta tropelaren hautaketa naturala bistakoa izango da”, ohartarazi dute antolatzaileek, etapa honen gainean. 

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 4. etapa (apirilak 9).

Ibilbidea: Galdakao-Galdakao.

Distantzia: 167,2 kilometro.

Hasiera-ordua:

Amaiera-ordua:

Goranzko desnibel metatua: 3.137 metro.

Mendiko saria: Aretxabalgane (2. maila), 12,4. kilometroan; San Pelaio (3. maila), 48,4. kilometroan; Jata (3. maila), 54,2. kilometroan; Unbe (3. maila), 75,7. kilometroan; Elorritxueta (3. maila), 107,2. kilometroan; Elorritxueta (3. maila), 138,8. kilometroan; Legina (2. maila), 158,4. kilometroan.

ETAPAKO PROFILA

ETAPAKO MAPA

Zure interesekoa izan daiteke

5 etapa Itzulia 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

2026ko Euskal Herriko Itzuliko 5. etaparen profila eta ibilbidea: Eibar-Eibar (176,2 km)

Eibarrekoa, ziurrenik, aurtengo Euskal Herriko Itzuliko etapa nagusia da. Luzeena da, eta, ibilbidean, zortzi mendate ditu; horietako hiru, hain zuzen Azurki, Krabekin eta Izua, 1. mailakoak dira. “Aurreikuspena da faborito nagusien arteko erasoak izatea; kontuan izateko moduko aldeak markatzeko aukera dago, eta azken emaitza, hein handi batean, zehaztuta gera liteke”, diote lasterketako antolatzaileek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X