2026ko Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen profila eta ibilbidea: Iruñea-Mendukillo (164,1 km)
Lau mendate, tartean 1. mailako Aralarko San Migel, izango dira 65. Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidean; Nafarroan barrena jokatuko dute hori. “Ondo antolatutako ihesaldiak izan litezke, eta, halaber, gerta liteke sailkapen nagusiko lehian dabiltzan taldeak lasterketa estutzen hastea”, diote antolatzaileek, bigarren jardunaldi honetaz.
2026ko Euskal Herriko Itzulia apirilaren 7an izango da, asteartez, eta Nafarroan barrena jokatuko dute, osorik. Txirrindulariak Iruñean hasiko dira lanean, eta helmuga, 164,1 kilometroko ibilbidea eginda, Mendukiloko Kobazuloan izango da. Antolatzaileen aurreikuspenaren arabera, “etengabeko higadura” ekarriko du jardunaldi honek; txirrindulariek lau mendate igo beharko dituzte, tartean bat, Aralarko San Migel, 1. mailakoa; guztira, goranzko desnibel metatua 3.200 metrotik gorakoa izango du etapak.
Testuinguru honetan, etapa Iruñean hasiko da, 13:17an, eta berehala, 14. kilometroan, lehenengo mendate puntuagarria igoko dute txirrindulariek: 2. mailako Etxauri izango da. Horrek 6,7 kilometroko igoera izango du, eta batezbesteko malda % 6,5ekoa dauka. Jarraian, Itzulia Lezaunerantz abiatuko da, eta ziklistek Lizarraga mendatea igoko dute; hori ez da puntuagarria, mendiko sailkapenerako. 68,3. kilometroan, lasterketa Uharte Arakilen izango da, eta gerora 3. mailako Zuarrarrate igoko dute. Mendate hori 87,4. kilometroan utziko dute atzean, eta, jaitsiera eginda, 65. Itzuliko lehenengo esprint berezia izango da jokoan, Lekunberrin, 94,9. kilometroan. Handik gutxira, parte-hartzaileek Aldatz igoko dute; hori ere 3. mailakoa da.
Irurtzunen jokatuko dute etapako bigarren eta azken esprint berezia, 122,7. kilometroan, eta tropela Aralarko San Migelerantz abiatuko da; 9,5 kilometroko igoera du 1. mendate horrek, eta, batez beste, % 7,7ko malda. Pankartapetik igarota, hogei kilometro geldituko dira helmugaraino; ia denak, aldapan behera.
Mendukilo Kobazuloan izango dugu ikusgai etapa irabazteko lehia. Antolatzaileen iritziz, “ondo antolatutako ihesaldietarako egun egokia izan liteke, eta, halaber, sailkapen nagusiko lehian dabiltzan taldeak ere baliteke lasterketa estutzen hastea; faboritoak adi-adi izango beharko dira, baina, ziurrenik, ez dute behin betiko erasoa egiteko asmorik izango”, diote. Irabazlea 17:19tik 17:41era bitartean helmugaratuko da.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 2. etapa (apirilak 7).
Ibilbidea: Iruñea-Mendukilo Kobazuloa.
Distantzia: 164,1 kilometro
Hasiera-ordua: 13:17
Amaiera-ordua: 17:19 (44 km/h) | 17:30 (42 km/h) | 17:41 (40 km/h)
Goranzko desnibel metatua: 3.268 metro.
Mendiko saria: Etxauri (2. maila), 14. kilometroan; Zuarrarrate (3. maila), 87,4. kilometroan; Aldatz (3. maila), 101,6. kilometroan; San Miguel de Aralar (1. maila), 144,6. kilometroan.
ETAPAKO PROFILA
ETAPAKO MAPA
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal txirrindulariak, protagonistak etxean
Itzuliak Paul Seixasen garaipen eztabaidaezina utzi du, eta baita azpimarratzeko moduko beste irudi eta protagonista asko ere; euskal txirrindularien jarduna, esate baterako. Alex Aranburuk, Igor Arrietak, Ion Izagirrek eta Pello Bilbaok ez dute aurtengo edizioa ahaztuko.
Ion Izagirrek omenaldia jaso du Itzuliko azken etaparen amaieran
Ormaiztegiko txirrindulariak erretiroa hartuko du denboraldi honen amaieran, 17 urteko ibilbide profesionalaren ostean.
Ion Izagirre: “Itzuliak asko eman dit, eta zortekoa naiz nire azken Itzulian laugarren bukatzeagatik"
Ion Izagirre (Cofidis) Itzuliko podiumean sartzen saiatu da, baina azkenean pozik hartu duen laugarren postuarekin geratu da. Azken aldiz lehiatu du lasterketa, eta asko eman diola onartu du.
Paul Seixas: “Oso pozik nago, oso aste berezia izan da niretzat"
Paul Seixas Decathlon taldeko 19 urteko txirrindulari frantziarrak nagusitasunez irabazi du 2026ko Itzulia, aurkari guztiak lehen egunetik azkeneraino menderatuta eta hiru garaipen eskuratuta.
Andrew Augustek irabazi duen Itzuliko 6. etaparen laburpena
Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran, 2026ko Itzuliko seigarren eta azken etapan. Euria protagonista izan den lasterketan, Paul Seixasek ez du inolako oztoporik izan sailkapen nagusian gailentzeko eta, berarekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podimuean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du.
Paul Seixasek nagusitasun handiz irabazi du Itzulia, eta Andrew Augustek bereganatu du azken etapa
Itzuliko azken etapa ikusgarria izan da, eguraldiak lagundu ez badu ere. Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran. Paul Seixasekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podiumean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du azkenekoz lehiatu duen Itzulia.
2026ko Itzuliko 6. eta azken etapa: Goizper Antzuola-Bergara (135,4 km)
Jarraitu zuzenean Goizper-Antzuolan hasi eta Bergaran amaituko den 2026ko Itzuliaren seigarren eta azken etaparen emanaldia, 14:30ean hasita.
Javier Romo etapa lehiatzeko aukerarik gabe utzi duen erorikoa
Mantxako txirrindularia lurrera joan da Izuako igoeraren amaieran, Seixas eta Lipowitzekin bat egin eta gutxira.
Izagirre: “Saiatu naiz Paul jarraitzen, baina ez zela nire erritmoa ikusi dut"
Ion Izagirre (Cofidis) Eibarren hasi eta bukatu den Itzuliko 5. etapa lehiatzeko borrokatu da. Lipowitzi eta Seixasi jarraitzen saiatu dela baina ez dela haien erritmoari eusteko gai izan esan du. Podiuma urrun duen arren, lortzen saiatuko dela adierazi du.
Paul Seixas: “Etapa gogorra izan da, eta pozik nago taldearentzat lortutako garaipenagatik"
Paul Seixas (Decathlon CMA CGM Team) txirrindulari frantziarrak Itzuliko hirugarren garaipena lortu du Eibarren. 19 urteko txirrindulariak eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta frantziarra gailendu da Eibarko helmugan.