2026ko Itzuliaren ibilbide ofiziala aurkeztu dute
Lasterketa apirilaren 6tik 11ra bitartean lehiatuko da, eta Bilbon hasiko da, erlojupeko batekin.
2026ko Itzuliaren ibilbide ofiziala aurkeztu dute asteazken honetan, Eibarren. Andoni Ameztoy Eibarko kirol zinegotzia eta Javier Riaño OCETAren lehendakaria izan dira prentsaurrekoan.
Apirilaren 6tik 11ra, txirrindulariek sei etapa etapa egingo dituzte, 809,6 kilometro, 16.154 metroko desnibel metatua eta 29 mendate puntuagarri aurretik dituztela: lehen mailako 4, bigarren mailako 7 eta hirugarren mailako 18.
1. etapa | Bilbo–Bilbo (13,9 km)
Itzulia banakako erlojupeko labur batekin hasiko da, lehen aldeak markatzeko aproposa. 2021ean pandemiagatik ikuslerik gabe egin behar izan zen erlojupekoa berreskuratuko dute aurten. 13,9 kilometroko ibilbidea ez da erabakigarria izango, baina hasierako estrategiak agerian gera daitezke.
2. etapa | Iruñea–Mendukilo haitzuloak (164,1 km)
Bigarren egunean, txirrindulariak bete-betean sartuko dira Itzuliaren ibilbide-tarte klasikoan. Izan ere, 3.300 metrotik gorako malda metatua dauka, luzea bezain konstantea da eta, amaiera txundigarria ez bada ere, ezin nekagarriagoa izango da.
Oso egun egokia izan daiteke ondo antolatutako ihesaldiak egiteko edo sailkapen nagusiko taldeak lasterketa tenkatzen hasteko. Faboritoek adi-adi egon beharko dute.
3. etapa | Basauri–Basauri (152,8 km)
Etapa luzea ez den arren, ia 2.900 metroko desnibela du. Ibilbide zirkularrak erritmo bizia jarriko du hasieratik.
Hala, urruneko erasoak izan daitezke, sailkapen nagusia estua bada. Ez da etapa erabakigarria, baina arriskutsua izan daiteke ondo ez dabilenentzat.
4. etapa | Galdakao–Galdakao (167,2 km)
3.200 metro baino gehiagoko desnibelarekin, etapa honek erregulartasunez jardutea eta lasterketa ondo irakurtzea eskatzen ditu.
5. etapa | Eibar–Eibar (176,2 km)
Apirilaren 10ekoa jardunaldirik gogorrena da. 176,2 kilometro eta 3.841 metroko desnibela izanik, sailkapen nagusirako egun esanguratsua da.
Aurreikuspenen arabera, faborito nagusien arteko erasoak izan daitezke.
6. etapa | Bergara–Bergara (135,2 km)
Azken etapa ez da arrunta izango. Laburragoa bada ere, ia-ia 3.000 metroko malda edukiko duenez, nahikoa izango da tentsioari amaierara arte eusteko.
Sailkapen nagusia estua bada, txirrindulariek etengabe kontrolatu beharko dituzte aurkariak.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal txirrindulariak, protagonistak etxean
Itzuliak Paul Seixasen garaipen eztabaidaezina utzi du, eta baita azpimarratzeko moduko beste irudi eta protagonista asko ere; euskal txirrindularien jarduna, esate baterako. Alex Aranburuk, Igor Arrietak, Ion Izagirrek eta Pello Bilbaok ez dute aurtengo edizioa ahaztuko.
Ion Izagirrek omenaldia jaso du Itzuliko azken etaparen amaieran
Ormaiztegiko txirrindulariak erretiroa hartuko du denboraldi honen amaieran, 17 urteko ibilbide profesionalaren ostean.
Ion Izagirre: “Itzuliak asko eman dit, eta zortekoa naiz nire azken Itzulian laugarren bukatzeagatik"
Ion Izagirre (Cofidis) Itzuliko podiumean sartzen saiatu da, baina azkenean pozik hartu duen laugarren postuarekin geratu da. Azken aldiz lehiatu du lasterketa, eta asko eman diola onartu du.
Paul Seixas: “Oso pozik nago, oso aste berezia izan da niretzat"
Paul Seixas Decathlon taldeko 19 urteko txirrindulari frantziarrak nagusitasunez irabazi du 2026ko Itzulia, aurkari guztiak lehen egunetik azkeneraino menderatuta eta hiru garaipen eskuratuta.
Andrew Augustek irabazi duen Itzuliko 6. etaparen laburpena
Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran, 2026ko Itzuliko seigarren eta azken etapan. Euria protagonista izan den lasterketan, Paul Seixasek ez du inolako oztoporik izan sailkapen nagusian gailentzeko eta, berarekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podimuean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du.
Paul Seixasek nagusitasun handiz irabazi du Itzulia, eta Andrew Augustek bereganatu du azken etapa
Itzuliko azken etapa ikusgarria izan da, eguraldiak lagundu ez badu ere. Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran. Paul Seixasekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podiumean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du azkenekoz lehiatu duen Itzulia.
2026ko Itzuliko 6. eta azken etapa: Goizper Antzuola-Bergara (135,4 km)
Jarraitu Goizper-Antzuolan hasi eta Bergaran amaituko den 2026ko Itzuliaren seigarren eta azken etaparen emanaldia, 14:30ean hasita.
Javier Romo etapa lehiatzeko aukerarik gabe utzi duen erorikoa
Mantxako txirrindularia lurrera joan da Izuako igoeraren amaieran, Seixas eta Lipowitzekin bat egin eta gutxira.
Izagirre: “Saiatu naiz Paul jarraitzen, baina ez zela nire erritmoa ikusi dut"
Ion Izagirre (Cofidis) Eibarren hasi eta bukatu den Itzuliko 5. etapa lehiatzeko borrokatu da. Lipowitzi eta Seixasi jarraitzen saiatu dela baina ez dela haien erritmoari eusteko gai izan esan du. Podiuma urrun duen arren, lortzen saiatuko dela adierazi du.
Paul Seixas: “Etapa gogorra izan da, eta pozik nago taldearentzat lortutako garaipenagatik"
Paul Seixas (Decathlon CMA CGM Team) txirrindulari frantziarrak Itzuliko hirugarren garaipena lortu du Eibarren. 19 urteko txirrindulariak eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta frantziarra gailendu da Eibarko helmugan.