2026ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila eta ibilbidea: Bilbo-Bilbo (13,9 km, banakako erlojupekoa)
2021ean ere gertatu zenez, Itzuliaren 1. etapa Bilbon hasi eta amaituko den erlojupekoa izango da. Lasterketa Begoñatik irtengo da, eta helmuga Etxebarria parkean izango du; azken zatia izango da gogorrena, % 19ko malda gainditu beharko baitute txirrindulariek.
2026ko Euskal Herriko Itzuliak apirilaren 6an izango du jokoan aurreneko etapa, Pazko Astelehenean, alegia, Hego Euskal Herrian jaieguna den jardunaldian. Lasterketari banakako erlojupeko batek emango dio hasiera; horrek 13,9 kilometroko ibilbidea izango du, Bilbon hasiko da, eta Bizkaiko hiriburuan ere amaitu. Horrenbestez, 2021eko hasiera errepikatuko da; orduan, Bilbon jokatutako erlojupekoan, Primoz Roglicek eskuratu zituen garaipena eta maillot horia; 2025ean ere hasi zen Itzulia erlojupeko bat jokatuta, eta duela urtebete, Gasteizen, Maximilian Schachmann izan zen onena.
Lehenengo txirrindularia 14:30ean irtengo da, eta azkena, ordea, 17:40an helmugaratuko da. 3. mailako Agirleta izango da 65. Euskal Herriko Itzuliko lehenengo mendate puntuagarria, eta zehaztuko du zein txirrindularik jantziko duen mendiko sailkapeneko aurreneko maillota; Santo Domingoko pankarta 2,6. kilometroan izango da. Erlojupekoan, gogorrena hasieran eta amaieran egin beharko dute ziklistek; Begoñan hasi eta berehala, % 11ko malda duten bi tarte izango dira, eta etapako azken kilometroetan, Etxebarria parkean, parte-hartzaileek % 19ko malda duen aldapa bat igo beharko dute.
Aurretik, txirrindulariak Artxandako Behatokian eta Enekurin ere izango dira, hurrenez hurren 3,9. eta 8,2. kilometroetan. Aurreikuspena da ibilbidean milaka zale izatea, kontuan izanik askorentzat Aste Santuko oporretako azken eguna izango dela eta, noski, aukera dagoela etapakako gure lasterketarik ospetsueneko hasiera izango dela jokoan.
Ibilbidea gainerako aurkari guztiak baino arinago osatuko duen ziklistak bereganatuko du garaipena, eta, horrez gain, 2026ko Itzuliaren lehenengo maillot horia; antolatzaileen ustez, erlojuopeko hau ez da erabakigarria izango, baina “aurreneko egunetako estrategia baldintzatu egingo du”.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 1. etapa (apirilak 6).
Ibilbidea: Bilbo-Bilbo.
Distantzia: 13,9 kilometro, banakako erlojupekoan.
Hasiera-ordua: lehen txirrindularia 14:30ean abiatuko da; azken ziklista, 17:23an.
Amaiera-ordua: lehen txirrindularia 14:47an helmugaratuko da; azken ziklista, 17:40an
Goranzko desnibel metatua: 240 metro.
Mendiko saria: Agirleta 3. maila), 2,6. kilometroan.
ETAPAKO PROFILA
ETAPAKO MAPA
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal txirrindulariak, protagonistak etxean
Itzuliak Paul Seixasen garaipen eztabaidaezina utzi du, eta baita azpimarratzeko moduko beste irudi eta protagonista asko ere; euskal txirrindularien jarduna, esate baterako. Alex Aranburuk, Igor Arrietak, Ion Izagirrek eta Pello Bilbaok ez dute aurtengo edizioa ahaztuko.
Ion Izagirrek omenaldia jaso du Itzuliko azken etaparen amaieran
Ormaiztegiko txirrindulariak erretiroa hartuko du denboraldi honen amaieran, 17 urteko ibilbide profesionalaren ostean.
Ion Izagirre: “Itzuliak asko eman dit, eta zortekoa naiz nire azken Itzulian laugarren bukatzeagatik"
Ion Izagirre (Cofidis) Itzuliko podiumean sartzen saiatu da, baina azkenean pozik hartu duen laugarren postuarekin geratu da. Azken aldiz lehiatu du lasterketa, eta asko eman diola onartu du.
Paul Seixas: “Oso pozik nago, oso aste berezia izan da niretzat"
Paul Seixas Decathlon taldeko 19 urteko txirrindulari frantziarrak nagusitasunez irabazi du 2026ko Itzulia, aurkari guztiak lehen egunetik azkeneraino menderatuta eta hiru garaipen eskuratuta.
Andrew Augustek irabazi duen Itzuliko 6. etaparen laburpena
Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran, 2026ko Itzuliko seigarren eta azken etapan. Euria protagonista izan den lasterketan, Paul Seixasek ez du inolako oztoporik izan sailkapen nagusian gailentzeko eta, berarekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podimuean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du.
Paul Seixasek nagusitasun handiz irabazi du Itzulia, eta Andrew Augustek bereganatu du azken etapa
Itzuliko azken etapa ikusgarria izan da, eguraldiak lagundu ez badu ere. Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran. Paul Seixasekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podiumean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du azkenekoz lehiatu duen Itzulia.
2026ko Itzuliko 6. eta azken etapa: Goizper Antzuola-Bergara (135,4 km)
Jarraitu zuzenean Goizper-Antzuolan hasi eta Bergaran amaituko den 2026ko Itzuliaren seigarren eta azken etaparen emanaldia, 14:30ean hasita.
Javier Romo etapa lehiatzeko aukerarik gabe utzi duen erorikoa
Mantxako txirrindularia lurrera joan da Izuako igoeraren amaieran, Seixas eta Lipowitzekin bat egin eta gutxira.
Izagirre: “Saiatu naiz Paul jarraitzen, baina ez zela nire erritmoa ikusi dut"
Ion Izagirre (Cofidis) Eibarren hasi eta bukatu den Itzuliko 5. etapa lehiatzeko borrokatu da. Lipowitzi eta Seixasi jarraitzen saiatu dela baina ez dela haien erritmoari eusteko gai izan esan du. Podiuma urrun duen arren, lortzen saiatuko dela adierazi du.
Paul Seixas: “Etapa gogorra izan da, eta pozik nago taldearentzat lortutako garaipenagatik"
Paul Seixas (Decathlon CMA CGM Team) txirrindulari frantziarrak Itzuliko hirugarren garaipena lortu du Eibarren. 19 urteko txirrindulariak eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta frantziarra gailendu da Eibarko helmugan.