2026ko Euskal Herriko Itzuliko 3. etaparen profila eta ibilbidea: Basauri-Basauri (152,8 km)
65. Euskal Herriko Itzuliko hirugarren egunean, txirrindulariek hiru mendate puntuagarri igo beharko dituzte, 2. mailako bi eta 3. mailako bat; antolatzaileen ustez, jardunaldi honetan, “baliteke urrunetik egindako erasoak izatea, sailkapen nagusia estu-estu izanez gero”.
2026ko Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa apirilaren 8an jokatuko dute, asteazkenez, eta 152,8 kilometroko ibilbidea izango du. Jardunaldiak Basaurin izango du irteera, eta Bizkaiko udalerri horretan bertan ere helmuga, eta parte-hartzaileek hiru mendate puntuagarri igo beharko dituzte, horietako bi 2. mailakoak. Antolatzaileen iritziz, lehiaketako hirugarren egun honetan baliteke “urrunetik egindako erasoak izatea, sailkapen nagusia estu-estu izanez gero; ez da etapa argi erabakigarria”, diote antolatzaileek, “baina bada arriskutsua, gaizki kokatuta dauden txirrindularientzat, edo talde indartsurik ez duten ziklistentzat”.
Etapa Basaurin hasiko da, arestian esan bezala, eta, gerora, Itzulia Laudion eta Sodupen izango da; 51,8. kilometroan, Artziniegan izango da tropela, eta, beste hogeita hamar kilometro eginda, 81,3. kilometroan hain zuzen, Barrerillako mendate-pankarta izango da. Azken hori, Barrerilla, 2. mailakoa da, bost kilometroko igoera du eta, batez beste, % 6,6ko malda dauka. 91,1. kilometroan, Altubeko esprint berezia izango da jokoan, eta, jarraian, jaitsiera luzea egingo dute parte-hartzaileek, Bikosganarako igoera hasi aurretik; 2. mailako mendate horrek zortzi kilometro igoera ekarriko die Itzuliko ziklistei, eta batezbesteko malda % 4,9koa du. Pankarta etapako 120,8. kilometroan dauka.
Ia-ia jarraian, eguneko hirugarren eta azken mendate puntuagarriaren txanda izango da: 3. mailako Sarasola da hori. 133,5. kilometroan, Zubialden, bigarren esprint berezia izango da jokoan, eta bertatik helmugaraino hogei kilometro baino gutxiago geldituko dira; Basaurira iritsi aurretik, Itzulia Elexalde-Zaratamon izango da. Basaurin jakingo dugu zein txirrindularik bereganatzen duen hirugarren etapako garaipena, eta, noski, zeinek jantziko duen maillot horia gutxienez laugarren etapan. Hori, biharamunean, Basauritik gertu irtengo da, Galdakaotik hain zuzen ere.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 3. etapa (apirilak 8).
Ibilbidea: Basauri-Basauri.
Distantzia: 152,8 kilometro..
Hasiera-ordua:
Amaiera-ordua:
Goranzko desnibel metatua: 2.824 metro.
Mendiko saria: Barrerilla (2. maila), 81,3. kilometroan; Bikosgana (2. maila), 120,8. kilometroan; Sarasola (3. maila), 128. kilometroan.
ETAPAKO PROFILA
ETAPAKO MAPA
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 5. etaparen profila eta ibilbidea: Eibar-Eibar (176,2 km)
Eibarrekoa, ziurrenik, aurtengo Euskal Herriko Itzuliko etapa nagusia da. Luzeena da, eta, ibilbidean, zortzi mendate ditu; horietako hiru, hain zuzen Azurki, Krabekin eta Izua, 1. mailakoak dira. “Aurreikuspena da faborito nagusien arteko erasoak izatea; kontuan izateko moduko aldeak markatzeko aukera dago, eta azken emaitza, hein handi batean, zehaztuta gera liteke”, diote lasterketako antolatzaileek.
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profila eta ibilbidea: Galdakao-Galdakao (167,2 km)
Txirrindulariek zazpi igoera puntuagarri igo beharko dituzte, 65. Itzuliko laugarren jardunaldian; mendateetako bat, azkena hain zuzen ere, Legina, helmugarako hamar kilometro baino gutxiago geldituko direnean utziko dute atzean, eta gogorra da, batez beste % 8ko malda duela kontuan izanik.
Agirre, Alustiza, Bizkarra, Juaristi, Lastra, Martin eta Mintegi, Euskaltel Euskadiko txirrindulariak Itzulian
Lasterketa apirilaren 6an hasiko da, Bilbon, eta 6 etapa izango ditu. Azken jardunaldia, apirilaren 11n, larunbatez, Antzuola eta Bergara artean jokatuko da.
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen profila eta ibilbidea: Iruñea-Mendukillo (164,1 km)
Lau mendate, tartean 1. mailako Aralarko San Migel, izango dira 65. Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidean; Nafarroan barrena jokatuko dute hori. “Ondo antolatutako ihesaldiak izan litezke, eta, halaber, gerta liteke sailkapen nagusiko lehian dabiltzan taldeak lasterketa estutzen hastea”, diote antolatzaileek, bigarren jardunaldi honetaz.
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila eta ibilbidea: Bilbo-Bilbo (13,9 km, banakako erlojupekoa)
2021ean ere gertatu zenez, Itzuliaren 1. etapa Bilbon hasi eta amaituko den erlojupekoa izango da. Lasterketa Begoñatik irtengo da, eta helmuga Etxebarria parkean izango du; azken zatia izango da gogorrena, % 19ko malda gainditu beharko baitute txirrindulariek.
WorldTourreko 16 talde eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma, 2026ko Euskal Herriko Itzulian
Lasterketaren 65. ekitaldian zein talde arituko diren iragarri dute antolatzaileek; hala, aurtengo Itzulian UCI WorldTeam mailako talde guztiak izan dira, Jayco-AlUla eta NSN Cycling Team izan ezik.
2026ko Itzuliaren ibilbide ofiziala aurkeztu dute
Lasterketa apirilaren 6tik 11ra bitartean lehiatuko da, eta Bilbon hasiko da, erlojupeko batekin.
Itzulia Bilbon hasiko da
2026ko Itzulia Bilbon hasiko da, apirilaren 6an. Txirrindulariek 14 kilometroko erlojupekoa egin beharko dute Bizkaiko hiriburuan.
Bilbon abiatuko da 2026ko Itzulia, erlojupeko etapa batekin
Apirilaren 6tik 11ra izango da aurtengo edizioa, Bizkaiko hiriburuan 14 kilometroko erlojupeko batekin hasita.