2026ko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profila eta ibilbidea: Galdakao-Galdakao (167,2 km)
Txirrindulariek zazpi igoera puntuagarri igo beharko dituzte, 65. Itzuliko laugarren jardunaldian; mendateetako bat, azkena hain zuzen ere, Legina, helmugarako hamar kilometro baino gutxiago geldituko direnean utziko dute atzean, eta gogorra da, batez beste % 8ko malda duela kontuan izanik.
Sei mendate, baina zazpi igoera puntuagarri, mendateetako bat, Elorritxueta, bi aldiz igoko dutelako, eta 167,2 kilometroko ibilbidea, Galdakaon hasita eta bertara ere iritsita; 2026ko Euskal Herriko Itzuliko laugarren etapa apirilaren 9an izango da jokoan, ostegunez, eta Bizkaian jokatuko dute osorik. Txirrindulariek bi aldiz igoko duten mendatean, Elorritxuetan, hainbat lehia gogoangarri izan dira txirrindularitzaren historian zehar, zenbait lasterketatan; nola ahaztu, esaterako, 2011ko Espainiako Vueltan Igor Anton galdakoztarrak bertan egindako igoera, Bilbon amaitu zen etapa irabazi zuenean.
Oraingoan, etapa Galdakaotik abiatuko da, 13:13an, eta berehala izango du aurreneko igoera puntuagarria, 3. mailako Aretxabalgane, 12,4. kilometroan. Gerora, Gernika-Lumoko eta Bermeoko zaleek txalotuko dituzte Itzuliko ziklistak, eta protagonistek San Pelaio, Jata eta Unbe igo beharko dituzte, 48,4., 59,2. eta 75,7. kilometroetan, hurrenez hurren. Horiek denak 3. mailakoak dira, eta Agirletatik ibili aurretik igoko dituzte; azken hori, Agirleta, ez da puntuagarria.
99. kilometroan, Galdakaon, txirrindulariek laugarren etapaako lehenengo esprint berezia jokatuko dute. Segituan, Elorritxueta aurrenekoz igoko da, lasterketa Lezaman izango da, eta Elorritxuetan, Gangurenen, bigarrenez ibiliko dira. 154,3. kilometroan, Aretxalden, jardunaldiko bigarren esprint berezia izango da jokoan. Bertatik helmugara, hamahiru kilometro geldituko dira oraindik, eta tarte horretan parte-hartzaileek 2. mailako Legina mendatea gainditu behar izango dute; Legina erabakigarria izan liteke, etapan: ez da luzea, hiru kilometroko igoera baitu, baina bada gogorra, batezbesteko malda % 8koa duela kontuan izanik.
Leginako pankartatik Galdakaoko helmugaraino, hamar kilometro baino gutxiago geldituko dira, eta 65. Euskal Herriko Itzuliko ziklistek garaipena izango dute helburu orduan. “Pilatutako nekea nabaritzen hasiko da, eta tropelaren hautaketa naturala bistakoa izango da”, ohartarazi dute antolatzaileek, etapa honen gainean. Irabazlea 17:18tik 17:43ra bitartean helmugaratuko da.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 4. etapa (apirilak 9).
Ibilbidea: Galdakao-Galdakao.
Distantzia: 167,2 kilometro.
Hasiera-ordua: 13:13
Amaiera-ordua: 17:18 (42 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:43 (38 km/h).
Goranzko desnibel metatua: 3.137 metro.
Mendiko saria: Aretxabalgane (2. maila), 12,4. kilometroan; San Pelaio (3. maila), 48,4. kilometroan; Jata (3. maila), 54,2. kilometroan; Unbe (3. maila), 75,7. kilometroan; Elorritxueta (3. maila), 107,2. kilometroan; Elorritxueta (3. maila), 138,8. kilometroan; Legina (2. maila), 158,4. kilometroan.
ETAPAKO PROFILA
ETAPAKO MAPA
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal txirrindulariak, protagonistak etxean
Itzuliak Paul Seixasen garaipen eztabaidaezina utzi du, eta baita azpimarratzeko moduko beste irudi eta protagonista asko ere; euskal txirrindularien jarduna, esate baterako. Alex Aranburuk, Igor Arrietak, Ion Izagirrek eta Pello Bilbaok ez dute aurtengo edizioa ahaztuko.
Ion Izagirrek omenaldia jaso du Itzuliko azken etaparen amaieran
Ormaiztegiko txirrindulariak erretiroa hartuko du denboraldi honen amaieran, 17 urteko ibilbide profesionalaren ostean.
Ion Izagirre: “Itzuliak asko eman dit, eta zortekoa naiz nire azken Itzulian laugarren bukatzeagatik"
Ion Izagirre (Cofidis) Itzuliko podiumean sartzen saiatu da, baina azkenean pozik hartu duen laugarren postuarekin geratu da. Azken aldiz lehiatu du lasterketa, eta asko eman diola onartu du.
Paul Seixas: “Oso pozik nago, oso aste berezia izan da niretzat"
Paul Seixas Decathlon taldeko 19 urteko txirrindulari frantziarrak nagusitasunez irabazi du 2026ko Itzulia, aurkari guztiak lehen egunetik azkeneraino menderatuta eta hiru garaipen eskuratuta.
Andrew Augustek irabazi duen Itzuliko 6. etaparen laburpena
Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran, 2026ko Itzuliko seigarren eta azken etapan. Euria protagonista izan den lasterketan, Paul Seixasek ez du inolako oztoporik izan sailkapen nagusian gailentzeko eta, berarekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podimuean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du.
Paul Seixasek nagusitasun handiz irabazi du Itzulia, eta Andrew Augustek bereganatu du azken etapa
Itzuliko azken etapa ikusgarria izan da, eguraldiak lagundu ez badu ere. Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran. Paul Seixasekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podiumean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du azkenekoz lehiatu duen Itzulia.
2026ko Itzuliko 6. eta azken etapa: Goizper Antzuola-Bergara (135,4 km)
Jarraitu zuzenean Goizper-Antzuolan hasi eta Bergaran amaituko den 2026ko Itzuliaren seigarren eta azken etaparen emanaldia, 14:30ean hasita.
Javier Romo etapa lehiatzeko aukerarik gabe utzi duen erorikoa
Mantxako txirrindularia lurrera joan da Izuako igoeraren amaieran, Seixas eta Lipowitzekin bat egin eta gutxira.
Izagirre: “Saiatu naiz Paul jarraitzen, baina ez zela nire erritmoa ikusi dut"
Ion Izagirre (Cofidis) Eibarren hasi eta bukatu den Itzuliko 5. etapa lehiatzeko borrokatu da. Lipowitzi eta Seixasi jarraitzen saiatu dela baina ez dela haien erritmoari eusteko gai izan esan du. Podiuma urrun duen arren, lortzen saiatuko dela adierazi du.
Paul Seixas: “Etapa gogorra izan da, eta pozik nago taldearentzat lortutako garaipenagatik"
Paul Seixas (Decathlon CMA CGM Team) txirrindulari frantziarrak Itzuliko hirugarren garaipena lortu du Eibarren. 19 urteko txirrindulariak eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta frantziarra gailendu da Eibarko helmugan.