2026ko edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbon abiatuko da 2026ko Itzulia, erlojupeko etapa batekin

Apirilaren 6tik 11ra izango da aurtengo edizioa, Bizkaiko hiriburuan 14 kilometroko erlojupeko batekin hasita.

Mikel Bizkarra Euskaltel Euskadiko txirrinularia, 2021eko Itzulian, Bilbon.
Mikel Bizkarra Euskaltel Euskadiko txirrindulariaren artxiboko irudia Bilbon, 2021eko edizioan. EFE

Itzuliak Bilbon izango du abiapuntua 2026ko edizio honetan, datorren apirilaren 6an, 2021ean egin zen moduan. Txirrindulariek 14 kilometroko erlojupeko batekin ekingo diote lehiari, Bilboko kaleetan barrena, Etxebarria parkean amaitzeko. 

Ondoren, beste bi jardunaldi egingo dituzte Bizkaian: bata, Basaurin hasi eta bukatuko da; bestean, parte-hartzaileek Galdakaon ekingo diote lanari, eta herri horretan bertan amaituko dute. Bi egun horietan, hurrenez hurren Basozelain eta Elexalden helmugaratu aurretik, aldapa oso gogor bana igo beharko dute txirrindulartiek. 

Laugarren etapan, Nafarroan, Iruñetik Astitzerako bidea osatuko dute; Uharte Arakiletik, Aralar igoko da.

Bosgarrena Eibarreko klasikoa izango da, eta, azkenik, Itzulia Antzuola eta Bergara arteko etapa gogor batekin bukatuko da: Gorla, Asentzio eta Azkarate mendateak bina aldiz igo beharko dituzte parte-hartzaileek. 

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

6 etapa Itzulia 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

2026ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila eta ibilbidea: Goizper-Antzuola—Bergara (135,4 km)

“Azken etapa ez da tramite hutsa izango”, ohartarazi dute Itzuliaren antolatzaileek, lehiako seigarren eta azken egunak zer ekarri ahal duen aztertuta. Asentzio, Elosua eta Azkarate bina aldiz igoko dituzte, eta, guztira, hiru igoera 2. mailakoak izango dira: “Sailkapen nagusia estu-estu egotekotan”, adierazi du Itzuliak, “etengabeko markaketak izango dira; urrundik azkeneko erasoa jotzeko aukera balia lezake baten batek, halaber”.

5 etapa Itzulia 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

2026ko Euskal Herriko Itzuliko 5. etaparen profila eta ibilbidea: Eibar-Eibar (176,2 km)

Eibarrekoa, ziurrenik, aurtengo Euskal Herriko Itzuliko etapa nagusia da. Luzeena da, eta, ibilbidean, zortzi mendate ditu; horietako hiru, hain zuzen Azurki, Krabeliñaitz eta Izua, 1. mailakoak dira. “Aurreikuspena da faborito nagusien arteko erasoak izatea; kontuan izateko moduko aldeak markatzeko aukera dago, eta azken emaitza, hein handi batean, zehaztuta gera liteke”, diote lasterketaren antolatzaileek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X