BERRITASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itzuliak denbora-sari moduan segundo gehiago izango ditu jokoan lineako etapetan

Red Bull Kilometroak sei, lau eta bi segundo eskainiko dizkie jardunaldi bakoitzean bere pankartaren azpitik gurutzatzen duten lehen hiru txirrindulariei. Beste esprint bereziak hiru, bi eta segundo bat emango ditu, eta helmugak hamar, sei eta lau.

Itzulia Kilometro Red Bull
Itzulia, Red Bull Kilometroa

2026ko Itzuliak denbora-sari moduan segundo gehiago izango ditu jokoan lineako etapetan, hau da, erlojupekoak ez diren bostetan. Lasterketaren antolatzaileek astearte honetan eman dute berritasunaren berri, eta Red Bull Kilometroa da berrikuntza nabarmenena. Bigarren, hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren etapetan sei, lau eta bi segundo eskainiko dizkie bere pankartapea zeharkatzen duten lehenengo hiru txirrindulariei; gainera, probaren aurreko edizioetan bezala, jardunaldi bakoitzeko beste esprint bereziak hiru, bi eta segundo bat eskainiko ditu, eta helmugak, berriz, hamar, sei eta lau.

Red Bullekin “akordio estrategiko bat” lortu duela adierazi du Itzuliak prentsa-ohar batean, “lasterketaren hurrengo edizioan Red Bull Kilometroa sartzeko. Ekimena bost etapatan izango da, eta jardunaldi bakoitzaren amaierako kilometroetan kokatuko da. Red Bull Kilometroak, bitarteko puntu bat ezarriko du lasterketan eta sailkapen orokorrean eragin zuzena izanen du. Puntu jakin hori zeharkatzen duten lehenengo hiru txirrindulariek denbora-sariak jasoko dituzte sei, lau eta bi segundokoak, hurrenez hurren".

“Ekimen honekin, Red Bull Kilometroa lasterketaren elementu estrategiko berria da, taldeak taktika anbiziotsuagoak erabiltzera bultzatzeko, bereziki ihesen eta denbora-sarien borroken inguruan. Era berean, ihesetako txirrindulariek eta multzo nagusikoek lehiaketaren intentsitatea handitzeko eta zaleei ikuskizun handiagoa eskaintzeko pizgarri bat gehiago izango dute, lasterketaren emozioa are gehiago goratzeko”.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X