Dena prest, 2023ko Euskal Herriko Itzuliari ekiteko
Dena prest da 2023ko Euskal Herriko Itzuliari ekiteko. Apirilaren 3tik 8ra artean etapa guztiak zuzenean eskainiko dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek; gainera, Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak ere jarraipen berezia egingo diote lasterketari.
Itzuliaren 62. edizioak sei etapa izango ditu, eta ez da erlojupekorik egongo. Parte-hartzea luxuzkoa izango da. Jonas Vingegaard (Jumbo Visma) 2022ko Frantziako Tourreko irabazlea da faborito nagusia eta lasterketan izango da Daniel Felipe Martinez (Ineos Grenadiers) iazko Itzuliko txapelduna ere. Bestalde, garaipenarengatik lehian arituko dira: Bahrain ā Victoriouseko Pello Bilbao eta Mikel Landa euskal txirrindulariak, Cofidiseko Ion Izagirre euskalduna, David Gaudu (Groupama ā FDJ), Simon Yates (Jayco -Alula) eta Enric Mas (Movistar), bestek beste.
Arestian zehaztutakoez gain, gainerako euskal txirrindularirik onenak ere irtengo dira Itzulian. Antolatzaileek hauek ere eman dituzte parte-hartzaileen zerrendan: Jonathan Castroviejo eta Omar Fraile (Ineos Grenadiers), Jonathan Lastra (Cofidis), Alex Aranburu eta Gorka Izagirre (Movistar) eta Jon Aberasturi (Trek ā Segafredo).
Gainera, Gasteizko irteeran egongo dira beste txirrindulari hauexek ere: Egan Bernal eta Carlos Rodriguez (Ineos ā Grenadiers), Emanuel Buchmann eta Sergio Andres Higuita (Bora ā hansgrohe), Richard Carapaz, Andrey Amador, Esteban Chaves eta Rigoberto Uran (EF Education ā EasyPost), Rui Costa (Intermarche), Simon Yates (Jayco), Enric Mas (Movistar), Fausto Masnada (Soudal Quick-Step), Juanpe Lopez (Trek- Segafredo), Rohan Dennis eta Steven Kruijswijk (Jumbo ā Visma), eta Adam Yates, Juan Ayuso, Brandon McNulty eta Marc Soler (UAE Team Emirates)
2023ko Itzulia Gasteizen hasiko da, eta lehen etapan txirrindulariak Bastidara ailegatuko dira; bigarren eguna, ordea, Nafarroan emango dute, etapa Vianan hasita eta Leitzan amaituta; hirugarren etapa, Gipuzkoan, Errenteriatik irten eta Amasa-Villabonan bukatuko da; laugarrenak (Santurtzi-Santurtzi) eta bosgarrenak (Ekin-Zornotza -Zornotza) zehaztuko dute sailkapen nagusiko zein gizonek duten Itzulia irabazteko aukera, eta Eibar-Eibar etapak, alegia, azken jardunaldiak, zehaztuko du nork bereganatzen duen azken maillot horia.
Lasterketa hasi baino hiru egun lehenago antolatzaileek iragarri zuten 3. eta 5. etapetako ibilbideak moldatu egin zituztela txirrindularien segurtasuna bermatzeko. Hala, 3. etapak 162,2 kilometroko ibilbidea izango du hasieran aurreikusitako 153,9 kilometrokoa beharrean. 5. etapak, aldiz, 164,5 kilometroko ibilbidea izango du; hau da, hasieran aurreikusitakoa baino 1,4 kilometro gutxiago.
Guztira, 23 talde arituko dira Itzulian; UCI WorldTeam maila goreneko 18 taldeak eta UCI ProTeam mailako beste bost arituko dira bertan, tartean Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma.
2023KO ITZULIKO ETAPAK ETA PROFILAK:
1. etapa (apirilak 3): Gasteiz ā Bastida (165,4 km)
2. etapa (apirilak 4): Viana ā Leitza (193,8 km)
3. etapa (apirilak 5): Errenteria ā Amasa-Villabona (153,8 km)
4. etapa (apirilak 6): Santurtzi ā Santurtzi (175,7 km)
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Herriko Itzuliko palmaresa eta ohorezko postuak
Lasterketako irabazle guztien zerrenda, 1924tik 2024ra. Alberto Contador eta Jose Antonio Gonzalez Linares dira Itzuli gehien irabazi dituzten txirrindulariak (4). Euskal ordezkariei dagokienez, Julian Gorospek bi garaipen ditu.
Ezin hobea izan da Joao Almeidaren lehen partaidetza Itzulian
Joao Almeida (UAE) txirrindulari portugaldarrak lehen aldiz lehiatu du Euskal Herriko Itzulia, eta txapela jantzita amaitu du podiumean. Hauek izan dira bere unerik onenak gure lasterketan.
Almeida: ''Egia esan, primeran egin dugu''
Joao Almeida (UAE Emirates) portugaldarrak irabazi du larunbat honetan 2025eko Itzulia Basque Country lasterketa, Eibarren hasi eta amaitu den seigarren eta azken etapa irabazita (adierazpenak gaztelaniaz).
Almeida: ''Oso pozik, ez naiz ondo sentitu, baina dena emanda irabaztea lortu dut'''
Joao Almeidak irabazi du 2025eko Itzuliko 4. etapa eta bera da lasterketako lider berria. Garaipena bereganatu ostean EITB Mediarekin hitz egin du Portugalgo txirrindulariak. (adierazpenak gaztelaniaz)
Izuako igoerako momentu onenak eta Itzuliaren 4. etapako azken kilometroa
2025eko Itzulia txanpa erabakigarrian sartu da, laugarren etapa atzean utzita. Bideo honetan dituzu ikusgai helmugatik 10 kilometrora kokatuta egon den Izuako igoerako mementu onenak eta etapako azken kilometroa.
Aranburu: ''Arratsalde txarra pasa genuen, pozik nago, baina arratsalde osoa izorratu zidaten''
Alex Aranburuk 2025ko Itzuliko 3. etapa irabazi zuen. Garaipena bereganatu zuen arren, epaileek deskalifikatu egin zuten, biribilgune bat okerreko lekutik hartu omen zuelako. Gero, ordea, epaileek erabakia zuzendu eta garaipena eman zioten Aranbururi.
Alex Aranburu Itzuliko podiumera igo da, 3. etapa irabazi eta hurrengo egunean
Alex Aranburu da 2025eko Itzuliko 3. etapako irabazlea. Hala ere, saria biharamunean jaso du. Lehena izan zen helmuga gurutzatzen, hasiera baten epaileek deskalifikatu egin zuten biribilgune bat ustez txarto hartzeagatik, baina, azkenean, berriz Aranbururi eman zioten garaipena.
Gregoire, hirugarren etapako irabazle bi orduz
Groupama taldeko txirrindulari frantziarra bigarren izan da Beasaingo helmugan. Hala ere, Alex Aranburu behin-behinean deskalifikatu dute, eta hasiera batean garaipena eman dio.
Bingen Fernandez Cofidisen zuzendaria, ''oso haserre'', epaileek Aranburu deskalifikatu dutenean
Epaileek Alex Aranburu deskalifikatu egin dute Itzuliko 3. etapa amaituta. Euskal txirrindularia lehena izan da Beasaingo helmugan, baina epaileen ustez okerreko bidetik hartu du azken biribilgunea. Une horretan Bingen Fernandez Cofidisen zuzendara haserre agertu da epaileen erabakia dela eta.
Armirailek ikuskizuna eman du Gaintzan gora zalditxoarena egiten, Itzuliko 3. etapan
Bruno Armirailek ikuskizun bikaina eman du 2025eko Itzuliaren 3. etapan. Gaintza mendatean gora zaldiarena egin du, han zeuden zaleen gozamenerako.