Matthew Brennanek irabazi du Manosquen, esprintean, eta Tadej Pogacarrek lider jarraitzen du Espainiako Vueltan
Visma Lease a Bike taldeko txirrindulari britainiarra izan da azkarrena lasterketako bigarren etapako azken metroetan. Pogacar hirugarren postuan helmugaratu da, eta, hala, maillot gorriari eutsi dio, sailkapen nagusiko lehen tokian segitzen baitu.
Brennan izan da onena, esprintean, eta Pogacar hirugarren helmugaratu da. Argazkia: EFE.
Matthew Brennan Visma Lease a Bike taldeko txirrindulari britainiarrak 2026ko Espainiako Vueltako bigarren etapa irabazi du, Manosquen, esprintean, igandean. Halaber, Tadej Pogacar UAE taldeko ziklista esloveniarrak lasterketaren 81. ekitaldiko sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi dio.
Brennan (21 urte) azkarrena izan da Vueltaren bigarren etapako azken metroetan. Pogacar hirugarren helmugaratu da, eta, hortaz, Vueltako sailkapen nagusiko lehenengo postuan jarraitzen du, eta, ondorioz, bihar ere maillot gorria jantziko du.
Arestian esan bezala, etapa esprintean jokatu dute. Aurretik, eguneko ihesaldian, Kern Pharma taldeko Diego Uriarte nafarra izan da protagonistetako bat. Barañaingo ziklistak mendiko sailkapeneko maillota janztea zuen helburu, eta ez du lortu, baina ahalegin bikaina egin eta etapa oso ona burutu du.
Lasterketa azken kilometroan sartuta, Vismako Wout van Aertek gogor egin du aurrera, baina Pogacar berehala jarri da haren parean. Tropelak Van Aert eta Pogacar harrapatu ditu, eta, esprintean, Brennan, Van Aerten taldekidea, argi gailendu da.
Astelehenean, 81. Vueltako hirugarren etapa izango da jokoan. Mendi ertaineko etapa Gruissan-Auden hasi eta Font Romeun amaituko da, eta 174 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek.
Zure interesekoa izan daiteke
Pogacarrek irabazi du Monakon, eta La Vueltako liderra da lehen egunean
Esloveniarrak bederatzi ehunenengatik irabazi dio Ethan Hayterri gorriz janzteko.
Mikel Landa Soudal Quick-Step taldeko liderra izango da bere hamargarren Vueltan
Horrela, arabarrak hamargarren aldiz korrituko du Espainiako Vuelta, kasu honetan Soudal Quick-Step taldeko lider gisa. Hala ere, Filippo Zana italiarra eta Valentin Paret-Peintre frantziarra dira sailkapen nagusirako taldearen beste aukerak.
Pello Bilbaok bere azken Espainiako Vueltan lehiatzeko aukera izango du Bahrain taldearekin
Frantziako Tourra galdu ostean, txirrindulari gernikarrak motibazio bereziarekin egingo dio aurre bere azken Vueltari, eta hiru asteetan zehar talde gaztea gidatzen lagunduko du. "Azkenean, Tourra korritu ez izanak Vuelta egiteko ateak ireki dizkit, eta oso motibatuta nago", adierazi du Bilbaok.
Markel Beloki gasteiztarra Vueltako irteeran izango da Carapaz buru duen EF taldearen eskutik
Txirrindulari arabarrak bere bigarren Vueltan izango duen zeregin nagusia taldeburu ekuadortarrari laguntzea izango da. "Denboraldian zehar hainbat lasterketatan izan ditut aukerak, baina orain taldeari ahalik eta gehien laguntzen saiatuko naiz. Hori da hurrengo hiru asteetarako helburu nagusia", azaldu du Belokik.
Kern Pharma Espainiako Vueltara itzuliko da, 2024an izandako arrakasta errepikatzeko asmoz
Berrade, Uriarte, Cobo, Brustenga, Ruiz, Elosegi, Ramiro Sosa eta Wenzel dira talde nafarrak Monakon larunbat honetan abiatuko den lasterketan parte hartzeko aukeratu dituen zortzi txirrindulariak.
2026ko Espainiako Vueltako etapa guztien profilak eta ibilbideak
81. Espainiako Vuelta abuztuaren 22tik irailaren 13ra bitartean jokatuko dute, eta Monakon hasiko da eta Granadan amaitu. Lasterketa kirolakeitb.eus-en eta ETBn jarraitu ahalko duzu, egunero-egunero.
Tadej Pogacar 2026ko Espainiako Vueltan izango da, abuztuaren 22tik aurrera
Frantziako Tourra bosgarrenez irabazi berritan, UAEko txirrindulari esloveniarrak hurrengo Espainiako Vuelta jokatuko du. 2019an parte hartu zuen, oraingoz aurrenekoz eta azkenekoz, Espainiako Vueltan; ekitaldi hartan, hirugarren postua lortu zuen, eta hiru etapa irabazi zituen.
Paula Blasik irabazi du Espainiako Vuelta, eta Ostolazak laugarren bukatu du
Azken etapa Anglirun amaitu da eta Petra Stiasnyk eraman du garaipena, Blasi baino 23 segundo azkarrago helmugaratuta.
Anna van der Breggenek bere legenda handitu du Les Praeresen garaipena lortuta
Sailkapen nagusian Van der Breggenek 18 segundora du Paula Blasi kataluniarra, eta 41era, berriz, Marion Bunel frantziarra.