Paula Blasik irabazi du Espainiako Vuelta, eta Ostolazak laugarren bukatu du
Azken etapa Anglirun amaitu da eta Petra Stiasnyk eraman du garaipena, Blasi baino 23 segundo azkarrago helmugaratuta.
Paula Blasi podiumean, Anna van der Breggenekin eta Marion Bunelekin Argazkia: Efe.
Paula Blasik (UAE Team ADQ) historia egin du emakumezkoen Espainiako Itzuliko sailkapen nagusia irabazita. Kataluniarrak bigarren egin du Anglirun amaitu den etapan, ekitaldi honetako azkena, Petra Stiasny suitzarraren (Human Powered Health) atzetik.
Usoa Ostolzak zarauztarrak laugarren postua lortu du sailkapen nagusian, Anglirura igora bikaina egin ondoren.
Blasik garaipena eraman du Anna van der Breggen (SD Worx-Protime) gaur arteko liderrari 24 segundoko aldea aterata . Hebeheretarrak izan izan du azken etapa liderraren jertsea defendatu.
23 urteko Blasi da itzuli handi bat irabazten duen estatuko lehen ziklista, Joane Somarriba bizkaitarrak azkenengoz itzuli handi bat poltsikoratu zuenetik. Somarribak Frantziako Tourra irabazi zuen 2000., 2001. eta 2003. urteetan, eta Italiako Giroa 1999. eta 2000. urteetan.
Gaztea izan arren, Blasik bere sasoi bikaina erakutsi du, eta munduko onenek erakutsi ohi duten maisutasuna erakutsi du Anglirun gora. Hala ere, azkenean amore eman behar izan du Petra Stiasnyren bultzadaren aurrean. Irabazleak 4h09:40ko denboran egin ditu ibilbideko 132,9 kilometroak.
Blasik 23 segundo gehiago egin ditu helmugan, baina Van der Breggeni behar besteko aldea atera dio sailkapen nagusiko lehen postua lortzeko. Usoa Ostolaza Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko txirrindulariza, laugarren izan da sailkapen nagusian, irabazlearengandik 2:31ra.