Espainiako Itzulia: 3. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kerbaol bretoiak ezustekoa eman eta irabazi du Coruñan, eta Kochek lider jarraitzen du

Etapa esprintean erabaki behar zela zirudienean, Cedrine Kerbaolek (EF Education) helmugatik 2.000 metrora erasoa jotzea erabaki du. Bresteko txirrindulariak segundo gutxi batzuetako tartea zabaldu du, eta bakarrik, pozez zoratzen, helmugaratu da.

Kerbaol-Vuelta-España-3-etapa

Cedrine Kerbaol (EF Education), garaile, Coruñako helmugan. Argazkia: Europa Press

Helmugatik 2 kilometro eskasera jotako eraso sendo eta indartsuari esker, Cedrine Kerbaol (EF Education) bretoiak irabazi du Espainiako Vueltako hirugarren etapa. 121,2 kilometroko ibilbideak Padron eta Coruña lotu ditu gaur. Bestalde, Franziska Koch alemaniarrak (FDJ) liderraren maillot gorria mantendu du.

Etapa esprintean erabaki behar zela zirudienean, Cedrine Kerbaolek (Brest, 24 urte) helmugatik 2.000 metrora erasoa jotzea erabaki du. Txirrindulari bretainiarrak segundo gutxi batzuetako tartea ireki du, eta bakarrik, pozez zoratzen, hlemugaratu da. Bere hamargarren garaipena ospatu du Kerbaolek. Tourrean etapa irabazi zuen dagoeneko, eta soilik geratzen zaio Giroan estreinatzea.

Kerbaolek besoak altxatu ditu 3h.14:17 denborarekin, 37,4 kilometro orduko batez beste abiaduran, faborito nagusia zen Lotte Kopecky belgikarraren (SD Worx) eta Sarah Van Dam kanadarrrena (Visma) aurretik.

Laugarren etapa mendaterik gabe, baina gorabeheratsua

Asteazken honetan 115,6 kilometroko laugarren etapa jokatuko da, Monforte de Lemos eta Antas de Ulla artean. Jardunaldi gorabeheratsua izango da, baina zailtasun handirik gabekoa.

Ibilbidean bi mendate puntuagarri daude, Oural gaina (3. mailakoa, 3,3 km, % 5,9ko aldaparekin) eta Hostital (3.mailakoa, 6,5 km % 4,1era).

Results powered by FirstCycling.com

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X