Noemi Rüegg suitzarra, Vueltako lehen liderra
Euriak eta helmugara iristeko 8 kilometrora tropela zatitu duen erorikoak markatu dute lehen etapa.
Noemi Rüegg, helmugara sartzen. Argazkia: EF Education Oatly
Noemi Rüegg EF Education-Oatly taldeko suitzarra Emakumezkoen Espainiako Vueltaren 12. edizioko lehen liderra bihurtu da igande honetan, Salvaterra de Miñon (Galizia) amaitu den lehen etapa esprintean irabazita.
Rüegg izan da indartsuena maldan gora, Marinen hasi eta 113,9 kilometroko ibilbidea egin ostean.
Lasterketako lehen maillot gorriak 2 ordu, 53 minutu eta 50 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko, eta Lotte Kopecky SD Worx-Protime taldeko belgikarraren eta Franciizka Koch FDJ United-Suez taldeko alemanaren aurretik helmugaratu da.
Euriaz gain, etapa amaitzeko 8 kilometroren faltan izan den erorikoak markatu du lehen etapa, eta, besteak beste, Marianne Vos Visma taldeko 38 urteko herbeheretarra eta Sara Martin Movistar taldeko espainiarra kaltetu dira bertan.
Lasterketa bat eginda egin dute txirrindulariek lehen bi orduetan. Hortik aurrera, euriak eta ibilbideak tropela zatitu dute, eta 50 txirrindulari inguru geratu dira aurreko taldean.
Etapa amaitzeko 30 kilometroren faltan, euri gehien egiten ari zenean, taldeak abiadura hartu du Ponteareasen tarteko lehen esprintera iritsi aurretik.
Kochek gainditu du lehenengo postuan, Letizia Paternoster italiarraren eta Loes Adegeest herbeheretarraren aurretik, eta 6, 4 eta 2 segundoko gainsaria lortu dute horrela, hurrenez hurren.
Azken hamar kilometroetan, erritmoak bizitzen jarraitu du, Visma, EF Education eta AG Insurance taldeak tiraka zirelarik. Erorikoa izan da orduan, jaitsia batean, eta horrek aldatu egin du batera helmugaratzeko plana.
Zure interesekoa izan daiteke
Paula Blasik irabazi du Espainiako Vuelta, eta Ostolazak laugarren bukatu du
Azken etapa Anglirun amaitu da eta Petra Stiasnyk eraman du garaipena, Blasi baino 23 segundo azkarrago helmugaratuta.
Anna van der Breggenek bere legenda handitu du Les Praeresen garaipena lortuta
Sailkapen nagusian Van der Breggenek 18 segundora du Paula Blasi kataluniarra, eta 41era, berriz, Marion Bunel frantziarra.
Mischa Bredewoldek irabazi du bosgarren etapa esprintean
Herbeeretako txirrindulariak Lotte Kopecky taldekidea eta Letizia Paternoster (Liv AlUla Jayco) italiarra gainditu ditu helmugan. Gaurkoa zen mota honetako bukaera bat ikusteko azken aukera bihartik aurrera mendateak izango baitira garrantzitsu
Lotte Kopeckyk irabazi du laugarren etapa esprintean, eta lider maillota jantzi du
SD Worx taldeko belgikarrak bere indarra baliatu du gaurko esprintean, bi aldiz bigarren sailkatu ondoren. Gainera, Kopecky da Vueltako lider berria, 10 segundoko errentari esker, eta 6 segundoko aldea du Kocheken ondoan, eta 12koa ateratzen dio Kerbaolekeri.
Kerbaol bretoiak ezustekoa eman eta irabazi du Coruñan, eta Kochek lider jarraitzen du
Etapa esprintean erabaki behar zela zirudienean, Cedrine Kerbaolek (EF Education) helmugatik 2.000 metrora erasoa jotzea erabaki du. Bresteko txirrindulariak segundo gutxi batzuetako tartea zabaldu du, eta bakarrik, pozez zoratzen, helmugaratu da.
Bossuyt belgikarrak Franziska Koch lider berria gainditu du esprintean
Bossuytek ezin zuen sinetsi ere egin lasterketa handi batean lehen garaipena lortu izana, bere palmareseko laugarrena, baina esprintean ohore hori merezi izan du, txirrindulari onenak gainditu baititu.
Laboral Kutxak talde igotzailea eramango du Vueltara, eta Usoa Ostolaza izango du lider
Igandean hasiko da, eta Pauline Ferrand-Prevot frantziarra eta Kasia Niewiadoma poloniarra dira faborito nagusiak, Demi Vollering azken bi urteetako txapelduna ez baita bertan arituko.
2026ko Emakumezkoen Vuelta Anglirun amaituko da, zazpi etapa eta ibilbide gogor baten ostean
Emakumezkoen Espainiako Vueltak bere laugarren edizioa aurkeztu du. Galizia, Leon eta Asturias zeharkatuko ditu, podiuma goi-mendiko bi amaieretan erabaki aurretik.
2026ko Emakumezkoen Vuelta Galizian hasiko da maiatzaren 3an
Ibilbide osoaren berri martxoaren 9an emango dute, Ribeiran.