Laboral Kutxak talde igotzailea eramango du Vueltara, eta Usoa Ostolaza izango du lider
Igandean hasiko da, eta Pauline Ferrand-Prevot frantziarra eta Kasia Niewiadoma poloniarra dira faborito nagusiak, Demi Vollering azken bi urteetako txapelduna ez baita bertan arituko.
Usoa Ostolaza izango da Laboral Kutxa-Euskadi taldearen liderra maiatzaren 3a eta 9a bitartean lehiatuko den Espainiako Vueltan.
Laboral Kutxak mendateetan eta era guztietako ibilbideetan ondo moldatzen diren txirrindulariz osatutako taldea eramango du Vueltara. Hauek izango dira Usoa Ostolazaren taldekideak: Cata Soto txiletarra, Paula Patiño kolonbiarra, Alice Arzuffi italiarra, Yuliia Biriukova ukrainarra, Tiril Jorgensen norvegiarra eta Idoia Eraso nafarra.
“Ibilbidera egokitutako taldea da. Talde txikietako iritsieratan, Cata Sotoren abiadura baliatzen saiatuko gara garaipena lortzeko, eta Usoa izango da gure liderra. Egunez egun aztertuko ditugu gure aukerak. Talde lehiakorra izango dugu”, azpimarratu du Ion Lazkano zuzendariak.
Espainiako Vuelta “aukera oso ona da gure txirrindularien izaera erakusteko ihesaldietan nahiz txirrindulari gutxiko esprintetan eta maila handiko aurrekarien aurrean”, erantsi du.
Azken bi etapak erabakigarriak izango dira, Les Praeres eta Angliru (Asturias) mendate gogorretan bukatuko baitira. “Orduan ikusiko dugu zenbat indar dugun hanketan”, adierazi du Lazkanok.
Bestalde, Pauline Ferrand-Prevot Tourreko txapelduna eta Kasia Niewiadoma poloniarra dira Espainiako Vuelta irabazteko faborito nagusiak, Demi Vollering azken bi urteetako txapelduna ez baita aurtengo edizioan arituko.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Emakumezkoen Vuelta Anglirun amaituko da, zazpi etapa eta ibilbide gogor baten ostean
Emakumezkoen Espainiako Vueltak bere laugarren edizioa aurkeztu du. Galizia, Leon eta Asturias zeharkatuko ditu, podiuma goi-mendiko bi amaieretan erabaki aurretik.
2026ko Emakumezkoen Vuelta Galizian hasiko da maiatzaren 3an
Ibilbide osoaren berri martxoaren 9an emango dute, Ribeiran.
2026ko Espainako Vueltan zazpi etapa mendatean amaituko dira, eta 32 kilometroko banakako erlojupeko bat egonen da
81. Espainiako Vuelta Monakon hasiko da, abuztuaren 22an, larunbatez, eta, 21 etapa eginda, Granadan amaitu, irailaren 13an, igandez.
Luis Zubero Kas taldeko txirrindulari historikoa hil da, 77 urte zituela
Zubero, Zeberiokoa bera, euskal taldean aritu zen 1968tik 1974ra. Hiru itzuli handiei dagokienez, lau aldiz izan zen Frantziako Tourrean, hirutan Italiako Giroan eta behin Espainiako Vueltan.
Israel-Premier Techek izena aldatuko du 2026an, "egungo israeldar nortasunetik aldentzeko" helburuarekin
Txirrindulari talde profesionalak aldaketa estrategiko bat iragarri du, eta bere egiturari eta irudiari eragingo die, errepideetako tentsioak eta protestek markatutako urte baten ostean.
Vueltako azken etapa bertan behera utzi dute Madrilen, Gazako genozidioa salatzeko protestak direla eta
Milaka manifestarik errepidea hartu dute Madril erdigunean, eta Poliziak haien kontra egin du. Istiluak izan dira, eta antolatzaileek etapa bertan behera uztea erabaki dute.
Vingegaard nagusitu da Bola del Mundon, eta Vuelta erabakita utzi du
Vingegaardek helmugatik 1,2 km-ra jo du erasoa, eta ia lau orduko denbora eginda irabazi du etapa. Sepp Kuss taldekidea helmugaratu da jarraian, 11 segundora, eta Jai Hindley australiarra, ondoren, 13ra.
Jasper Philipsenek irabazi du Guijueloko esprinta, eta hiru garaipen daramatza 2025eko Vueltan
Alpecin-Deceuninckeko txirrindulari belgikarra argi gailendu da Salamancako herrian, eta Mads Pedersen (Lidl-Trek) helmugaratu da bigarren. Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan, baina Vingegaardek lau segundoko gainsaria eskuratu du.
Ganna nagusitu da Valladolideko erlojupeko laburtuan, eta Almeidak 10 segundo kendu dizkio Vingegaardi
Gannak 13 minutuan egin du ibilbidea, orduko 56,2 kilometroko abiaduran, eta Jay Vine (UAE) australiarra eta Joao Almeida (UAE) portugaldarra sailkatu dira horren atzetik, segundo bakarrera eta 7 segundora hurrenez hurren.