Bossuyt belgikarrak Franziska Koch lider berria gainditu du esprintean
Bossuytek ezin zuen sinetsi ere egin lasterketa handi batean lehen garaipena lortu izana, bere palmareseko laugarrena, baina esprintean ohore hori merezi izan du, txirrindulari onenak gainditu baititu.
Shari Bossuyt (AG Insurance - Soudal) belgikarra, podiumean. Argazkia: EFE
Malko artean, hunkituta, Shari Bossuyt belgikarrak (AG Insurance - Soudal) bere arrakasta profesional potoloena izan du gaur, Espainiako Vueltako bigarren etapa irabazi baitu. Lobios eta San Cibrao das Viñas artean (109,8 km) jokatu den etapan, Noemi Ruegg liderrak lasterketa utzi behar izan du, eroriko baten ondorioz. Horrela, maillot gorria Franziska Koch (FDJ) alemaniarrak jantzi du.
Helmugan, Bossuytek (Kortrijt, 25 urte) sinetsi ere ezin zuen egin lasterketa handi batean garaipena lortu duela, estreinakoz; bere palmareseko laugarrena da. Baina esprintean ohore hori irabazi du, onenak gainditu baititu. 02:55:50eko denborarekin, 37,4 kilometro orduko batez bestekoa izan duen jardunaldi azkarrean, Franziska Koch eta Evita Muzic frantziarra gainditu ditu (FDJ) helmugan.
Noemi Rueggek ezin izan du maillot gorria defendatu, helmugatik 14 kilometrora erorikoa izan baitu. Franziska Kochek eskuratu du lasterketako lidertza, Bossuyti 6 segundo eta Lotte Kopecky munduko txapeldunari 10 segundo aterata.
Astearte honetan 121,2 kilometroko hirugarren etapa jokatuko da Padron eta Coruña artean, mendaterik gabeko jardunaldia izango da, baina tropela hautsi dezakeen azken tarte gorabeheratsu ditu.