Mikel Landak bederatzigarrenez jokatuko du Espainiako Vuelta, larunbatetik aurrera
Mikel Landa Soudal Quick-Step taldeko euskal txirrindularia 2025eko Espainiako Vueltan izango da. Belgikako taldeak ez du, oraindik, ofizialki adierazi zein zortzi ziklista eramango dituen lasterketako 80. ekitaldira, baina Espainiako Vueltak, asteazken arratsaldean, bideo bat argitaratu du X sare sozialean, argazki saioarena, eta bertan ziklista arabarra ageri da.
Mikel Landak, horrenbestez, bederatzigarrenez jokatuko du Espainiako Vuelta. Parte hartu duen aurreko zortzi ekitaldietan, nabarmentzeko modukoa da 2023an sailkapen nagusiko bosgarren postua eskuratu zuela, eta zortzigarrena 2024an, eta, halaber, 2015ean etapa bat eskuratu zuela.
Hala, hiru euskal txirrindularik dute baieztatuta 2025eko Espainiako Vueltan izango direla, alegia, Markel Belokik (EF Education-EasyPost), Xabier Mikel Azparrenek (Q36.5), eta Mikel Landak (Soudal Quick-Step).