Euskaltel Euskadi eta Kern Pharma taldeek Vueltan hartuko dute parte, gonbidatuta
Euskaltel Euskadi eta Kern Pharma taldeak gonbidatu dituzte 2024ko Espainiako Vueltan parte hartzera. World Tourreko 18 ekipoak ez ezik, UCI Pro Teameko lehen bi sailkatuak ere izango dira lehian: Lotto Dstny eta Israel Premier Tech.
Ostiral honetan eman dute antolatzaileek abuztuaren 17an hasi eta irailaren 8an amaituko den lasterketaren 79. edizioan izango diren taldeen berri.
Nazioarteko Txirrindularitza Batasunaren arauei jarraituz, UCI World Tourreko 18 taldeek zuzenean parte hartzeko eskubidea dute:
Alpecin-Deceuninck
Arkea-B&B Hotels
Astana Kazakhstan Team
Bahrain Victorious
Bora-Hansgrohe
Cofidis
Decathlon AG2R La Mondiale Team
EF Education-Easypost
Groupama-FDI
Ineos Grenadiers
Intermarche-Wanty
Lidl-Trek
Movistar Team
Soudal-Quick Step
Team DSM-Firmenich Postnl
Team Jayco Alula
Team Visma | Lease a Bike
UAE Team Emirates
Lotto Dstny eta Israel-Premier Tech (2023ko UCI rankingeko UCI ProTeams onenak) ere izango dira Vueltan. Kern Pharmak eta Euskatel-Euskadik osatuko dute zerrenda, antolatzaileek gonbidatuta.