Storerrek erdietsi du garaipena Alacanteko Balkoian eta Roglicek lidergoari eutsi dio
Michael Storerrek (Team DSM) irabazi du Espainiako Itzuliko zazpigarren etapa, ostiral honetan Gandia eta Alacanteko Balkoia artean (152 km) egin dena. Primoz Roglicek (Jumbo Visma) lidergoari eutsi dio, baina Felix Grossschartner (BORA-Hansgrohe) 8 segundora gerturatu zaio sailkapen nagusian.
Storerrek erasoa jo du helmugarako lau kilometro falta zirenean, eta garaipena erdietsi du. Carlos Verona (Movistar Team) izan da bigarren 22 segundora, eta 1'01"era helmugaratu da Pavel Sivakov (Ineos Grenadiers), hirugarren postuan.
Vuelta irabazteko faboritoen artean dauden Primoz Roglic, Adam Yates, Enric Mas eta Egan Bernal txirrindulariek multzo berean gurutzatu dute helmuga, irabazleak baino 3'33" beranduago.
Sailkapen nagusiko lehen postuan da Roglic, eta Felix Grossschartner 8 segundora dago bigarren postuan dago. Enric Mas (Movistar Team) da sailkapen nagusiko hirugarrena, liderrarekiko 25 segundora.
Valverde lasterketa uztera behartu duen erorikoa
Alejandro Valverde (Movistar Team) erori egin da helmugarako 43 kilometro falta zirenean, tropelean erasoa jo eta erritmo bizitu ostean. Murtziarrak lasterketan jarraitu du, baina etapa amaitzeko 33 kilometro falta zirenean ezin izan du gehiago eta agur esan dio Espainiako Itzuliari.
7. etapako sailkapena:
1 - STORER Michael (Team DSM) 4:10:13
2 - VERONA Carlos (Movistar Team) + 21"
3 - SIVAKOV Pavel (INEOS Grenadiers) + 59"
4 - KUSS Sepp (Team Jumbo-Visma) + 1'16"
5 - HAIG Jack (Bahrain - Victorious) + 1'24"
6 - BARDET Romain (Team DSM) + 1'32"
7 - GROßSCHARTNER Felix (BORA - hansgrohe) + 1'32"
8 - KRON Andreas (Lotto Soudal) + 1'37"
9 - CRAS Steff (Lotto Soudal) + 2'17"
10 - POLANC Jan (UAE-Team Emirates) + 2'29"
Sailkapen nagusia:
1 - ROGLIC Primož (Team Jumbo-Visma) 25:18:35
2 - GROßSCHARTNER Felix (BORA - hansgrohe) + 8"
3 - MAS Enric (Movistar Team) + 25"
4 - LOPEZ Miguel Angel (Movistar Team) + 36"
5 - POLANC Jan (UAE-Team Emirates) + 38"
6 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) + 41"
7 - HAIG Jack (Bahrain - Victorious) + 57"
8 - KUSS Sepp (Team Jumbo-Visma) + 59"
9 - VLASOV Aleksandr (Astana - Premier Tech) + 1'06"
10 - YATES Adam (INEOS Grenadiers) + 1'22"
Zure interesekoa izan daiteke
Mikel Landaren garaipenaren azken metroak Espainiako Vueltako 20. etapan
Mikel Landak 2026ko Espainiako Itzuliko 20. eta azken-aurreko etapa irabazi du larunbat honetan, Calahorra eta El Collado del Alguacil arteko 186,8 kilometroko etapa gogorra. Ikusi hemen lasterketako azken metroak.
Mikel Landa: “Neukan guztia eman dut"
Arabarrak garaipen handia lortu du Espainiako Itzuliko 20. etapan gailenduta ia bost urte garaipenik lortu gabe igaro ostean. Landa malko artean helmugaratu da.
Mikel Landak ‘landismoa’ berpiztu du Alguacil mendatean
Murgiako txirrindulariak 2026ko Espainiako Vueltako 20. eta azken-aurreko etapa irabazi du larunbat honetan, Calahorra eta Collado del Alguacil artean 186,8 kilometroko ibilbidea izan duena.
Eddie Dunbar gailendu da Peñas Blancas mendatean, eta Enric Masek erraz eutsi die aurkariei
Txirrindulari irlandarra bakarka helmugaratu da, Santiago Buitrago bukaerarako 500 metroren faltan gainditu eta gero. Primoz Roglic saiatu da Enric Mas atzean uzten, baina liderrak ondo eutsi die eraso saiakera guztiei, eta eskura dauka Vuelta.
Küngek irabazi du erlojupekoa eta Masek lidergoa mantendu du
Enric Masek maillot gorria mantendu du El Puerto de Santa María eta Jerez de la Frontera arteko erlojupekoan. Primoz Roglicek aldea murriztu du, baina ez lidergoa arriskuan jartzeko adina. Stefan Küngek irabazi du etapa denborarik onena eginda.
Matthew Brennanek ez du huts egin Sevillan, eta bosgarren aldiz gailendu da Espainiako Vueltan
Aurreikusita zegoenez, lasterketaren 81. ekitaldiko hamazortzigarren etapa esprintean erabaki da, eta Brennan, beste behin, onena izan da. Espainiako Vueltak, orain, osteguneko erlojupekoa du jomugan; izan ere, azken sailkapen nagusirako oso garrantzitsua izan liteke.
Matthew Brennanek Espainiako Vueltako azkarrena izaten jarraitzen du, eta lau garaipen daramatza esprintean
Visma Lease a Bike taldeko txirrindulari britainiarrak, asteartean, lasterketako 81. ekitaldiko hamaseigarren etapa irabazi du, Palos de la Fronteran. Sailkapen nagusian, ez dago aldaketarik, eta Enric Masek lehen postuari eutsi dio; 2:06ko aldea du Gallekiko, eta 2:10 Roglicekiko.
Van Aert bigarrenez nagusitu da, bero handiko etapan, eta Enric Masek lidergoari eutsi dio Kordoban
Wout van Aertek irabazi du Vueltako 15. etapa, Kordoban erabaki den esprint murriztuan nagusituta. Txirrindulari belgikarrak bigarren garaipena lortu du aurtengo edizioan, eta Enric Masek liderraren maillot gorria mantendu du, muturreko beroak eraginda ibilbidea murriztu behar izan duten jardunaldian.
Brenner nagusitu da La Panderan, eta Masek lehen postua sendotu du
Marco Brennerrek irabazi du Vueltako 14. etapa, ihesaldi luze baten ondoren, La Pandera mendatean jarritako helmugan esprintean nagusituta. Enric Masek, bere aldetik, aurrerapauso handia eman du sailkapen nagusian, Primoz Roglicekiko aldea handituta.
Wout van Aert nagusi Lojan, eta Enric Masek elastiko gorriari eutsi dio
Van Aertek laugarren garaipena lortu du Vueltan, Valentin Paret-Peintre Soudal taldeko frantziarra esprintean gaindituta. Enric Masek, berriz, sailkapen nagusiko lidergoari eutsi dio.