Nairo Quintanak irabazi du bigarren etapa eta Roche da lider berria
Nairo Quintanak (Movistar) irabazi du 2019ko Espainiako Itzuliko bigarren etapa, Benidorm eta Calpe artekoa, eta 200 kilometroko ibilbidea izan duena. Aldaketak egon dira sailkapen nagusian, eta Nicola Roche (Sunweb) da lasterketako liderra.
Cumbre del Sol mendate laburrak hautsi du lasterketa, eta indartsuenak geratu dira buruan. Sailkapen nagusiko faboritoek erritmo bizia jarri dute igoeran, eta ordura arteko liderra zen Miguel Angel Lopez (Astana) atzean geratu da igoeran.
Quintana, Rigoberto Uran (EF Education First), Mikel Nieve (Mitchelton-Scott), Primoz Roglic (Jumbo-Visma), Fabio Aru (UAE Team Emirates) eta Roche txirrindularien artean zegoen etapa garaipena. Nairo Quintanak erasoa jo du helmugarako hiru kilometro falta zirenean, eta garaipena eskuratu du. Bost segundora iritsi dira; Roche, Roglic, Uran eta Aru. Helmugako gain-sarien eraginez, Roche jarri da sailkapen nagsuiko lehen postuan, eta bi segundoko abantaila du Quintanarekiko.