Lutsenkok irabazi du Alcossebreko gainan
Espainiako Vueltako 5. etapa maldan gora amaitu da. Benicassim eta Alcossebre herrien artean jokatuko da eta helmuga 3. mailako mendatean jarrita zegoen, beste lau gain egin ondoren. Alexey Lutsenko (Astana) izan da indartsuena.
17 txirrindulari izan dira protagonista eguneko ihesaldian, elkarrekin egon dira azken 20 kilometroetan sartu arte, une horretan erasoak euren artean hasi eta zatituta geratu dira ihesaldiko lagunak.
Atzetik Skyk, tropelaren buruan, nahi zuen erritmoa ezartzen zuen, baina aurreko taldea harrapatu gabe. Azkenean ihesaldian Lutsenko izan da indartsuena eta Alcossebreko gainan irabazi du.
Faboritoen artean Chris Froomek (Sky) lidergoa sendotu du eta azken maldan aurkari batzuekin aldea pixka bat handitu ere.