Aralarko San Migel gainean bukatuko da 11. etapa
Larunbatean aurkeztuko dute Espainiako Itzulia, Cadizen.
Aurtengo edizioa Jerezen hasiko da, abuztuaren 23an, eta Santiagon amaituko da, irailaren 14an. Zortzi etapa maldan gora amaituko dira (iaz baino gutxiago): La Zubia (6. etapa), Valdelinares (9. etapa), Aralarko San Migel (11. etapa), La Camperona (14. etapa), Covadonga (15. etapa), Somiedoko lakuak, La Farrapona (16. etapa), Castrove mendia (18. etapa) eta Ancares (20. etapa).
Erlojuaren kontra hiru etapa jokatuko dira: lehenengoa, taldekako erlojupekoa; 10. etapa, 34 kilometrokoa; eta, azken egunean, Santiagon (10 kilometrokoa).
Ibilbidea
- Abuztuak 23. 1. etapa: Jerez - Jerez (taldekako erlojupekoa), 12 km
- Abuztuak 24. 2. etapa: Algeciras - San Fernando, 170 km
- Abuztuak 25. 3. etapa: Cadiz - Arcos de la Frontera, 188 km
- Abuztuak 26. 4. etapa: Mairena del Alcor (Sevilla) - Kordoba
- Abuztuak 27. 5. etapa: Priego de Kordoba - Ronda (Malaga)
- Abuztuak 28. 6. etapa: Benalmadena (Malaga) - La Zubia (Granada)
- Abuztuak 29. 7. etapa: Alhendin (Granada) - Alcaudete (Jaen), 165 km
- Abuztuak 30. 8. etapa: Baeza (Jaen) - Albacete, 207 km
- Abuztuak 31. 9. etapa: Carboneras de Guadazon (Cuenca) - Valdelinares (Teruel), 168 km
- Irailak 1, atseden eguna
- Irailak 2. 10. etapa: Monasterio de Veruela - Borja, 34,5 km
- Irailak 3. 11. etapa: Iruñea-Aralarko San Migel
- Irailak 4. 12. etapa: Logroño-Logroño
- Irailak 5. 13. etapa: Belorado (Burgos) - Obregon (Kantabria)
- Irailak 6. 14. etapa: Santander - La Camperona (Sotillos de Sobera, Leon)
- Irailak 7. 15. etapa: Oviedo - Covadongako lakuak
- Irailak 8. 16. etapa: San Martin del Rey Aurelio - Lagos de Somiedo (La Farrapona)
- Irailak 9, atseden eguna
- Irailak 10. 17. etapa: Ortigueira (Coruña) - Coruña, 174 km
- Irailak 11. 18. etapa: A Estrada (Pontevedra)- Castrove mendia (Meis, Pontevedra), 173 km
- Irailak 12. 19. etapa: Salvaterra de Miño - Cangas do Morrazo, 176 km
- Irailak 13. 20. etapa: Santo Estebo de Ribas do Sil (Ourense) - Ancares (Lugo), 163 km
- Irailak 14. 21. etapa: Gaias mendia - Obradoiro plaza (Santiago), 10 km, erlojupekoa
Zure interesekoa izan daiteke
Paula Blasik irabazi du Espainiako Vuelta, eta Ostolazak laugarren bukatu du
Azken etapa Anglirun amaitu da eta Petra Stiasnyk eraman du garaipena, Blasi baino 23 segundo azkarrago helmugaratuta.
Anna van der Breggenek bere legenda handitu du Les Praeresen garaipena lortuta
Sailkapen nagusian Van der Breggenek 18 segundora du Paula Blasi kataluniarra, eta 41era, berriz, Marion Bunel frantziarra.
Mischa Bredewoldek irabazi du bosgarren etapa esprintean
Herbeeretako txirrindulariak Lotte Kopecky taldekidea eta Letizia Paternoster (Liv AlUla Jayco) italiarra gainditu ditu helmugan. Gaurkoa zen mota honetako bukaera bat ikusteko azken aukera bihartik aurrera mendateak izango baitira garrantzitsu
Lotte Kopeckyk irabazi du laugarren etapa esprintean, eta lider maillota jantzi du
SD Worx taldeko belgikarrak bere indarra baliatu du gaurko esprintean, bi aldiz bigarren sailkatu ondoren. Gainera, Kopecky da Vueltako lider berria, 10 segundoko errentari esker, eta 6 segundoko aldea du Kocheken ondoan, eta 12koa ateratzen dio Kerbaolekeri.
Kerbaol bretoiak ezustekoa eman eta irabazi du Coruñan, eta Kochek lider jarraitzen du
Etapa esprintean erabaki behar zela zirudienean, Cedrine Kerbaolek (EF Education) helmugatik 2.000 metrora erasoa jotzea erabaki du. Bresteko txirrindulariak segundo gutxi batzuetako tartea zabaldu du, eta bakarrik, pozez zoratzen, helmugaratu da.
Bossuyt belgikarrak Franziska Koch lider berria gainditu du esprintean
Bossuytek ezin zuen sinetsi ere egin lasterketa handi batean lehen garaipena lortu izana, bere palmareseko laugarrena, baina esprintean ohore hori merezi izan du, txirrindulari onenak gainditu baititu.
Noemi Rüegg suitzarra, Vueltako lehen liderra
Euriak eta helmugara iristeko 8 kilometrora tropela zatitu duen erorikoak markatu dute lehen etapa.
Laboral Kutxak talde igotzailea eramango du Vueltara, eta Usoa Ostolaza izango du lider
Igandean hasiko da, eta Pauline Ferrand-Prevot frantziarra eta Kasia Niewiadoma poloniarra dira faborito nagusiak, Demi Vollering azken bi urteetako txapelduna ez baita bertan arituko.
2026ko Emakumezkoen Vuelta Anglirun amaituko da, zazpi etapa eta ibilbide gogor baten ostean
Emakumezkoen Espainiako Vueltak bere laugarren edizioa aurkeztu du. Galizia, Leon eta Asturias zeharkatuko ditu, podiuma goi-mendiko bi amaieretan erabaki aurretik.
2026ko Emakumezkoen Vuelta Galizian hasiko da maiatzaren 3an
Ibilbide osoaren berri martxoaren 9an emango dute, Ribeiran.