Joaquim Rodriguezek erakustaldia eman eta lidergoan jarraitzen du
Joaquim Rodriguez katalanak Vueltako seigarren etapa (Tarazona-Jaca, 175,4 kilometro) irabazi du, Fuerte del Rapitan mendatean Chris Froome aise gaindituta. Katusha taldeko txirrindulariak lidergoa sendotu egin du, Froomeri 5 segundo atera baitizkio helmugan. Alejandro Valverdek (Movistar) 9 segundo galdu ditu, eta Alberto Contadorrek 18 segundo. Igor Anton bizkaitarra 57 segundora heldu da helmugara.
Eguneko ihesaldian kalitate handiko bost txirrindulari izan dira, Thomas De Gendt (Vacansoleil DCM), Pieter Weening (Orica GreenEdge),Martijn Maaksant (Garmin Sharp), Joost Van Leijen (Lotto Belisol) eta Kristof Vandewalle (Omega Pharma Quick Step), baina tropelak helmugatik lau kilometrora hartu ditu.
Sailkapen nagusian Joaquim Rodriguezek 10 segundoko aldea lortu du, eta Chris Froome britainiarrak bigarren jarraitzen du. Contador hirugarren sailkatua da, 35 segundora, eta Rigoberto Uran kolonbiarra laugarrena, 43 segundora. Igor Anton Euskaltel-Euskadi taldeko liderra 17. postura jaitsi da, liderraren 2:06ra.
Zazpigarren etapa (Huesca-Alcañiz, 164,2 kilometro), esprinterrentzako beste abagune aparta izango da.
6. etapa:
1 RODRIGUEZ, Joaquin KAT 4h 15' 56''
2 FROOME, Christopher SKY + 5''
3 VALVERDE, Alejandro MOV + 10''
4 CONTADOR, Alberto STB + 18''
5 CAPECCHI, Eros LIQ + 19''
6 URAN, Rigoberto SKY + 20''
7 NOCENTINI, Rinaldo ALM + 25''
8 SANTAMBROGIO, Mauro BMC + 27''
9 ROCHE, Nicolas ALM + 28''
10 GESINK, Robert RAB + 32''
11 HENAO, Sergio Luis SKY + 35''
12 COBO, Juan Jose MOV + 35''
13 TALANSKY, Andrew GRS + 39''
14 NIEMIEC, Przemyslaw LAM + 44''
15 MONFORT, Maxime RNT + 44''
16 MARCZYNSKI, Tomasz VCD + 47''
17 TEN DAM, Laurens RAB + 47''
18 BOUET, Maxime ALM + 47''
19 MEERSMAN, Gianni LTB + 49''
20 MORABITO, Steve BMC + 51''
Sailkapen nagusia:
1 RODRIGUEZ, Joaquin KAT 21h 45' 06''
2 FROOME, Christopher SKY + 10''
3 CONTADOR, Alberto STB + 35''
4 URAN, Rigoberto SKY + 43''
5 GESINK, Robert RAB + 53''
6 VALVERDE, Alejandro MOV + 54''
7 ROCHE, Nicolas ALM + 1' 04''
8 MOLLEMA, Bauke RAB + 1' 12''
9 MORENO, Daniel KAT + 1' 17''
10 COBO, Juan Jose MOV + 1' 34''
11 HENAO, Sergio Luis SKY + 1' 39''
12 TEN DAM, Laurens RAB + 1' 45''
13 MARCZYNSKI, Tomasz VCD + 1' 54''
14 MORABITO, Steve BMC + 1' 56''
15 ANACONA, Winner LAM + 2' 02''
16 CAPECCHI, Eros LIQ + 2' 06''
17 ANTON, Igor EUS + 2' 06''
Zure interesekoa izan daiteke
Paula Blasik irabazi du Espainiako Vuelta, eta Ostolazak laugarren bukatu du
Azken etapa Anglirun amaitu da eta Petra Stiasnyk eraman du garaipena, Blasi baino 23 segundo azkarrago helmugaratuta.
Anna van der Breggenek bere legenda handitu du Les Praeresen garaipena lortuta
Sailkapen nagusian Van der Breggenek 18 segundora du Paula Blasi kataluniarra, eta 41era, berriz, Marion Bunel frantziarra.
Mischa Bredewoldek irabazi du bosgarren etapa esprintean
Herbeeretako txirrindulariak Lotte Kopecky taldekidea eta Letizia Paternoster (Liv AlUla Jayco) italiarra gainditu ditu helmugan. Gaurkoa zen mota honetako bukaera bat ikusteko azken aukera bihartik aurrera mendateak izango baitira garrantzitsu
Lotte Kopeckyk irabazi du laugarren etapa esprintean, eta lider maillota jantzi du
SD Worx taldeko belgikarrak bere indarra baliatu du gaurko esprintean, bi aldiz bigarren sailkatu ondoren. Gainera, Kopecky da Vueltako lider berria, 10 segundoko errentari esker, eta 6 segundoko aldea du Kocheken ondoan, eta 12koa ateratzen dio Kerbaolekeri.
Kerbaol bretoiak ezustekoa eman eta irabazi du Coruñan, eta Kochek lider jarraitzen du
Etapa esprintean erabaki behar zela zirudienean, Cedrine Kerbaolek (EF Education) helmugatik 2.000 metrora erasoa jotzea erabaki du. Bresteko txirrindulariak segundo gutxi batzuetako tartea zabaldu du, eta bakarrik, pozez zoratzen, helmugaratu da.
Bossuyt belgikarrak Franziska Koch lider berria gainditu du esprintean
Bossuytek ezin zuen sinetsi ere egin lasterketa handi batean lehen garaipena lortu izana, bere palmareseko laugarrena, baina esprintean ohore hori merezi izan du, txirrindulari onenak gainditu baititu.
Noemi Rüegg suitzarra, Vueltako lehen liderra
Euriak eta helmugara iristeko 8 kilometrora tropela zatitu duen erorikoak markatu dute lehen etapa.
Laboral Kutxak talde igotzailea eramango du Vueltara, eta Usoa Ostolaza izango du lider
Igandean hasiko da, eta Pauline Ferrand-Prevot frantziarra eta Kasia Niewiadoma poloniarra dira faborito nagusiak, Demi Vollering azken bi urteetako txapelduna ez baita bertan arituko.
2026ko Emakumezkoen Vuelta Anglirun amaituko da, zazpi etapa eta ibilbide gogor baten ostean
Emakumezkoen Espainiako Vueltak bere laugarren edizioa aurkeztu du. Galizia, Leon eta Asturias zeharkatuko ditu, podiuma goi-mendiko bi amaieretan erabaki aurretik.
2026ko Emakumezkoen Vuelta Galizian hasiko da maiatzaren 3an
Ibilbide osoaren berri martxoaren 9an emango dute, Ribeiran.