Iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Usoa Ostolazak ez du Laboral Kutxan jarraituko

Txirrindulari zarauztarrak sei urte egin ditu taldean; aurten, besteak beste, Eibarko Klasikoa irabazi zuen.
Usoa Ostolaza Laboral Kutxa-Euskadi
Usoa Ostolazaren artxiboko irudia

Usoa Ostolaza txirrindulariak ez du Laboral Kutxan segiko, taldeak ostegun honetan X sarean jakitera eman duenaren arabera. Sei urteren ostean, beste ibilbide bati ekingo dio aurrerantzean kirolari zarauztarrak. 

Aurtengo sasoian, Eibarko Klasikoan txapeldun izateaz gain, laugarren postuan amaitu zuen Espainiako Vueltan, hirugarren Burgosko Itzulian, eta zazpigarren, berriz, Itzulian. 

Horrez gain, aste honetan bertan, bosgarren egin zuen Valoniako Itzulian.

Publizitatea
X
Publizitatea
X