Evenepoel nagusitu da Quebecen, esprintean Ciccone garaituta
Belgikarrak italiarra menderatu du azken esprintean. Juan Ayusok, bere aldetik, eroriko gogorra izan du helmugatik gertu.
Evenepoel, helmuga zeharkatzen. @RBH_ProCycling
Remco Evenepoelek (Red Bull-BORA-hansgrohe) irabazi du ostiral honetan Quebeceko Sari Nagusia, UCI World Tourreko proba. Belgikarrak Giulio Ciccone (Lidl-Trek) italiarra gainditu du bien arteko esprintean.
Anthon Charming helmugaratu da hirugarren (15 segundora), Tom Pidcock laugarren, eta Quinn Simmons bosgarren.
Montrealgo Munduko Txapelketak jokatu baino egun batzuk lehenago eskuratu du Remco Evenepoelek profesionaletan lortu duen 78. garaipena, denboraldi honetako 11.a.
Jardunaldia Juan Ayusoren erorikoak ere markatu du, lehen hamarren artean sartzeko borrokan ari zela helmugatik metro gutxira lurrera joan baita.