Laboral Kutxa-Euskadik Maite Urteaga fitxatu du, 2027ko eta 2028ko denboraldietarako
"Gogo handiz nabil neure onena emateko, blokeari laguntzeko eta elkarrekin hazten jarraitzeko”, adierazi du Urteagak, fitxaketa baieztatuta. Txirrindulari zumaiarra, 25 urtekoa bera, Eulen-Amenabarretik iritsiko da.
Gutxienez 2028ra arte arituko da Maite Urteaga Laboral Kutxa-Euskadi taldean. Argazkia: Laboral Kutxa-Euskadi.
Laboral Kutxa-Euskadik Maite Urteaga fitxatu du, 2027ko eta 2028ko denboraldietarako, astelehenean euskal taldeak iragarri duenez. Txirrindulari zumaiarra, 25 urtekoa bera, Eulen-Amenabarretik iritsiko da Laboral Kutxa-Euskadira, eta ilusio handiz hartu du fitxaketa: "Gogo handiz nabil neure onena emateko, blokeari laguntzeko eta elkarrekin hazten jarraitzeko”, nabarmendu du, bere talde berriaren web orrian jasotako adierazpenetan.
“Niretzat, oso berezia da aukera hau izatea, beti erreferente handia izan den talde batean”, esan du Urteagak. Ion Lazkano Laboral Kutxa-Euskadiko kirol zuzendariaren ustez, “Maite Urteaga fitxatzeak berresten du konpromiso sendoa eta lotura estua dugula euskal harrobiarekiko”. Lazkanoren esanetan, Urteagak “bikain erakusten du zer den etxeko txirrindularia izatea”.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Frantziako Tourraren 18. etaparen profila eta ibilbidea: Voiron – Orcieres-Merlette (185,2 km)
Frantziako Tourreko seigarren etapak 3.950 metroko desnibela eta bost mendate pilatzen ditu. 1.825 metroko altueran helmugaratuko dira txirrindulariak, Orcieres-Merletten.
Alex Aranburu: “Azkenengo mendateetan oso justu nindoan"
Aranburu eguneko ihesaldian sartu da, Ion Izagirre taldekidearekin batera baina, azkenean, ezin izan du etapa garaipenaren lehian sartu.
Frantziako Tourraren bederatzigarren etapako azken kilometroa
Mathieu Van Der Poel izan da azkarrena Frantziako Tourreko bederatzigarren etapan. Etapa laburtu dute, Correze-ko tenperatura altuengatik.
Frantziako Tourreko zortzigarren etapako azken kilometroa
Talde nagusia bat eginda iritsi da azken kilometroetara, aurretik izandako ihesaldiak kontrolatu ostean. Azken metroetan, Tim Merlier izan da azkarrena, ekitaldi honetako bigarren etapa jarraian irabazita.
Merlierrek bere nagusitasuna berretsi du esprintean, Frantziako Tourrean bigarren garaipena jarraian lortuta
Tim Merlier belgikarrak Tourreko zortzigarren etapa irabazi du larunbat honetan Bergeracen, bigarren garaipena jarraian eskuratuz, eta lasterketako esprinterrik indartsuenetakoa dela berretsiz. Sailkapen nagusiak ez du aldaketarik izan, Tadej Pogacarrek lidergoari eutsi baitio.
Azparren: “Azkar joan gara eta bukaeran tentsio asko izan da"
Xabier Mikel Azparren (Pinarello Q36.5) txirrindulari donostiarrak Frantziako Tourreko zazpigarren etaparen balorazioa egin du. Etapa lasaia baina azkarra izan dela nabarmendu du, beste behin beroak eraginda, eta aurreko etapan euskaldunengandik jasotako babesa goraipatu du.
Tim Merlierrek bere boterea erakutsi du Bordelen
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari belgikarra azkarrena izan da esprintean ardoaren hirian amaitzen zen zazpigarren etapan. Soren Waerenskjold norvegiarra izan da (Uno-X Mobility) bigarrena eta Biniam Girmai eritrearra (NSN Cycling Team), hirugarrena. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik egon, eta Tadej Pogacar (UAE Team Emirates-XRG) esloveniarrak jarraitzen du lidergoan.
Marco Martin Euskaltelen lehen taldera igo da, eta Ordizian egingo du debuta
19 urteko txirrindulari bilbotarra aurten sartu da Euskadi Fundazioaren egituran, Bull-BORA taldeko garapen taldetik etorrita.
2026ko Frantziako Tourreko 20. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Le Bourg d’Oisans-Alpe d’Huez (170,9 km)
Lasterketako hogeigarren etapa, uztailaren 25ean, larunbatean, jokatuko dena, Frantziako Tourraren 113. edizio honetako etaparik desiratuenetako bat da. Alpe d’Huez mitikoan amaitzen da, eta Frantziako Tourra irabazteko azken aukera da.