Marco Martin Euskaltelen lehen taldera igo da, eta Ordizian egingo du debuta
19 urteko txirrindulari bilbotarra aurten sartu da Euskadi Fundazioaren egituran, Bull-BORA taldeko garapen taldetik etorrita.
Euskaltel-Euskadik baieztatu duenez, Marco Martin eskalatzaile bizkaitarra lehen taldera igoko da eta debuta egingo du lehen taldearekin Ordiziako Klasikoan, hilaren 25ean Gipuzkoako errepideetan korrituko dena.
19 urtekoa txirrindulari bilbotarra aurten sartu da Euskadi Fundazioaren egituran, BBK-Euskadi bigarren taldean, Red Bull Bull-BORA taldetik. 2025ean debutatu zuen profesionaletan, eta 2028ra arte egongo da Euskaltelekin lotuta.
Denboraldi honetan bilbotarrak Lazkao, Natxitua eta Nafarroako Itzuliko etapa bat irabazi ditu. Gainera, hirugarren izan zen Bidasoako Itzuliko sailkapen nagusian.
MARCO MARTIN
Euskaltel-Euskadira jauzi egitea egia bihurtutako ametsa da. Nire lehentasuna mailan finkatzea da, pertsona eta txirrindulari gisa haztea eta beteranoengandik ahalik eta gehien ikastea.
Bestalde, Jorge Azanza talde laranjako kirol arduradunak azpimarratu duenez, Martinek "eskalatzaile profila du, talentu handikoa".
Martin, Getxoko Zirkuitua eta Burgosko Itzulia ere korrituko dituena, Euskaltelen bigarren errefortzua izango da datorren denboraldirako, aste honetan Hodei Muñoz arabarra fitxatu ostean.