EZIN DU JARRAITU

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Caja Ruraleko Alex Molenaarrek ez du Tourreko seigarren etapan parte hartuko

Herbeeretako txirrindulariak haustura du eskuin eskuko lehen metakarpianoan, asteazkenean Pauen amaitu zen bosgarren etapako azken 5 kilometroetako pankartaren aurretik izan zuen erorikoak eraginda. Talde berdeko txirrindularia merezimenduzko debuta egiten ari zen Frantziako Tourrean, eta mendiko liderraren elastikoa janztea ere lortu zuen asteartean.

Alex Molenaar, Caja Rural, abandona

Alex Molenaar, podiumean, mendiko elastikoarekin. Argazkia: EFE.

Caja Rural Seguros RGA talde nafarrak Alex Molenaar herbeeretarra galdu du bosgarren etapako azken zatian honek sufritutako eroriko gogorraren ondorioz.

Molenaarrek ibilbidea amaitzea lortu zuen zauri asko jasan arren. Erorikoa azken 5 kilometroetako pankarta baino pixka bat lehentxeago sufritu zuen, eta bere taldeak jakinarazi duenez "lurraren kontra bortizki joz, ezkerreko saihets osoa bereziki kaltetu" zuen.

Paueko jardunaldiaren ostean egindako probek argitu dutenez, txirrindulariak haustura du eskuin eskuko lehen metakarpo-hezurrean, eta, ondorioz, ezinezkoa du Frantziako Tourrean lehiatzen jarraitzea. Haustura horrez gain, Molenaarrek hainbat kolpe ditu gorputzeko hainbat puntutan.

Asteazken honetan erori zen arte, talde berdeko txirrindularia merezimenduzko debuta egiten ari zen Frantziako Tourrean, eta mendiko liderraren elastikoa janztea ere lortu zuen asteartean.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X