Paul Seixasek Frantziako Tourrean hartuko du parte
19 urteko txirrindulari frantziarrak astelehen honetan eman du albistearen berri, haren taldeak (Decathlon) argitaratutako bideo baten bidez.
Paul Seixas txirrindulari frantziarra Tourraren irteeran izango da, haren taldeak (Decathlon) astelehen honetan sareetan argitaratutako bideo baten bidez baieztatu duenez.
2026ko Itzulia eta Fleche Valona irabazteak bultzada eman dio Seixasten ibilbideari: Itzulian, World Tourreko etapakako lasterketa bat irabazi zuen lehen txirrindulari frantziarra izan zen, 2007an Christophe Moreauk lortu zuenetik.
Seixas ez da inoiz lehiatu hiru asteko lasterketa batean orain arte, eta tropeleko onenekin batera arituko da; hala nola, Pogacar, Jonas Vingegaard edo Remco Evenepoel txirrindulariekin.