Laboral Kutxa-Euskadik taldea indartu du Tiril Jørgensen fitxatuta
Laboral Kutxa-Euskadik Tiril Jørgensen norvegiarra fitxatu duela iragarri du, datozen bi denboraldietarako. Team Coopetik dator, eta euskal taldeak sasoi berrirako fitxatu duen hirugarren txirrindularia da, Paula Patiño kolonbiarrarekin eta Irati Aranguren gipuzkoarrarekin batera.
Talde moreko arduradunek nabarmendu dutenez, Jørgensen (25 urte) "moldaerraza eta gaztea izateaz gain, hobetzeko aukera du". Iragan denboraldian "kalitatea hobetu" duela azpimarratu dute; besteak beste, Norvegiako Itzulian, Kataluniako Voltan eta Nafarroako Klasikoan lehen hamar sailkatuen artean geratu zen.
Jørgensen, Patiño eta Aranguren ez ezik, Naia Amondarain, Idoia Eraso, Usoa Ostolaza, Catalina Soto, Yuliia Biriukova, Yanina Kuskova, Cristina Tonetti, Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Debora Silvestri ere taldean egongo dira.