Euskaltel-Euskadik Yago Agirre profesional mailara igo du, eta Caja Rural-Seguros RGAk Iuri Leitao berritu du
Euskaltel-Euskadik Yago Agirre txirrindularia profesional mailara igo du, eta Caja Rural-Seguros RGAk Iuri Leitao berritu du, bi taldeek astearte honetan jakinarazi dutenaren arabera. Zehazki, Agirre bigarren taldetik igo da (Euskadi Fundazioa), eta hurrengo bi denboraldietarako sinatu du, 2026rako eta 2027rako; Leitaok, ordea, denboraldi bakarrerako berritu du, 2026 denboraldirako.
Horrela, Yago Agirre 21 urteko txirrindulariak Euskaltel-Euskadin arituko da, 2027ra arte gutxienez. Txirrindulariak jada profesional moduan debuta egin zuen, 2023 eta 2024an, Saris Rouvy Sauerland Team talde alemaniarrarekin: "Pasatzea ametsa betetzea da; lehenengo, profesional moduan debuta egiteagatik, eta are politagoa da etxeko taldearekin egiteagatik, haurra nintzenean telebistan ikusten nuen taldearekin", adierazi du txirrindulariak euskal taldearen web-orrian jasotako elkarrizketan.
Iuri Leitaok bere bostgarren denboraldia emanen du Caja Rural-Seguros RGAn. Taldeak nabarmendu duen moduan, txirrindulari portugaldarrak garaipenak lortu zituen aurreko lau denboraldietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Pogacarrek 2032ra arte berritu du UAEarekin, eta amaitutzat eman du denboraldia
Bost aldiz Tourra irabazi duen txirrindulari esloveniarrak Arabiar Emirerri Batuetako taldearekin duen lotura luzatu du, eta Vueltako eroriko gogorraren ondorioz izandako lesioak sendatzen zentratuko dela iragarri du.
Matthew Brennan azkarrena izan da berriro esprintean, Lorcan, eta hiru garaipen lortu ditu Espainiako Vueltan
Vismako txirrinduari britainiarrak irabazi du lasterketako 81. ekitaldiko hamaikagarren etapa; Movistarreko Enric Masek lider jarraitzen du.
Bastien Tronchonek irabazi du, esprintean, Espainiako Vueltako hamargarren etapa, eta Enric Masek lider jarraitzen du
Xabier Mikel Azparrenek oso gertu izan du garaipena, baina tropelak azken metroetan aurreratu du; donostiarra seigarren postuan helmugaratu da. Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan.
Enric Mas nagusitu da Aitana gainean, eta sendotu egin du bere lidergoa
Mallorcako txirrindulariak indar erakustaldia eman du Aitanan, 2026ko Vueltako bederatzigarren etapa irabazita. Movistar Team taldeko buruak nagusitasunez erantzun dio maillot gorria janzteko erronkari, Tadej Pogacar erretiratu ostean, Primoz Roglic eta Felix Gall gaindituz eta lehen atseden egunaren aurretik lidergoa sendotuz.
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
Alex Aranburuk irabazi du Bretainiako Klasikoa
Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta amaitu den 228 kilometroko ibilbidea lehen postuan bakarrik amaitzeko.
Mas da lider berria, Pogacarrek lasterketa utzi eta Coquardek etapa irabazi ostean
Tadej Pogacarrek (gaur arte lider eta garaipena lortzeko faborito nagusia) lasterketa utzi behar izan du helmugatik 32 kilometrora eroriko gogorra izan ostean, eta Enric Masek eskuratu du lidergoa. Amaiera kaotiko batean, Bryan Coquardek irabazi du etapa, esprintean Mads Pedersen eta Jordi Meeus gaindituta.
Pogacarrek eroriko gogorra izan du eta Vuelta utzi du
UAE taldeak zabaldutako parte medikoaren arabera, Pogacarrek garuneko kommozioa, ezkerreko lepauztaian haustura desplazatua eta C7 ornoaren haustura zerbikal egonkorra ditu, baita hainbat urradura ere. Lesio horien ondorioz, ebakuntza kirurgikoa egin beharko diote lepauztaia zuzentzeko.
Leknessundek irabazi du Valdelinaresen, eta Pogacarrek lider jarraitzen du
Bigarren Tobias Johannessen (Uno X) norvegiarra izan da, 34 segundora; eta hirugarren, Wout Van Aert belgikarra, 47ra.
Laboral Kutxak Sandra Alonso fitxatu du datorren denboraldirako
28 urteko txirrindulari alacantarrak denboraldi baterako sinatu du euskal taldearekin, ama izan eta gero lehiaketara itzuli eta maila ona eman ondoren.