Iker Mintegik bi urtez berritu du kontratua Euskaltel-Euskadirekin
Iker Mintegik (2002, Altsasu) Euskaltel-Euskadin jarraituko du beste bi urtez, euskal taldearekin duen kontratua berritu baitu. 2024an debuta egin zuenez gero, txirrindulari nafarrak aurrera egin du profesional gisa, eta hala jarraituko du 2026 eta 2027 urteetan ere.
Altsasuko Burunda Txirrindulari Elkartean hezi zen; ondoren, Laboral Kutxan lehiatu zen hiru denboraldiz, eta 2024an lehen taldearekin bat egin zuen. Sasoi honetan, taldekide nabarmenetakoa izan da, moldaerraza dela erakutsita: Camp de Morvedre, GP La Marseillaise, Paris-Camembert, Classic Grand Besançon Doubs eta Tour Doubs klasikoetan lehen 20 sailkatuen artean geratu da, baita Hungariako eta Turkiako Itzulietan ere, 13. eta 14. egin zuen, hurrenez hurren.
Euskaltel-Euskadik 2026ari begira iragarritako lehen berritzea da Mintegirena. Oraingoz, Jon Agirre, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Ander Ganzábal, Paul Hennequin, Txomin Juaristi, Jordi Lopez, Gotzon Martín, Louis Sutton eta Danny van der Tuuk daude taldean.
Zure interesekoa izan daiteke
Azparren: “Azkar joan gara eta bukaeran tentsio asko izan da"
Xabier Mikel Azparren (Pinarello Q36.5) txirrindulari donostiarrak Frantziako Tourreko zazpigarren etaparen balorazioa egin du. Etapa lasaia baina azkarra izan dela nabarmendu du, beste behin beroak eraginda, eta aurreko etapan euskaldunengandik jasotako babesa goraipatu du.
Tim Merlierrek bere boterea erakutsi du Bordelen
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari belgikarra azkarrena izan da esprintean ardoaren hirian amaitzen zen zazpigarren etapan. Soren Waerenskjold norvegiarra izan da (Uno-X Mobility) bigarrena eta Biniam Girmai eritrearra (NSN Cycling Team), hirugarrena. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik egon, eta Tadej Pogacar (UAE Team Emirates-XRG) esloveniarrak jarraitzen du lidergoan.
Marco Martin Euskaltelen lehen taldera igo da, eta Ordizian egingo du debuta
19 urteko txirrindulari bilbotarra aurten sartu da Euskadi Fundazioaren egituran, Bull-BORA taldeko garapen taldetik etorrita.
2026ko Frantziako Tourreko 20. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Le Bourg d’Oisans-Alpe d’Huez (170,9 km)
Lasterketako hogeigarren etapa, uztailaren 25ean, larunbatean, jokatuko dena, Frantziako Tourraren 113. edizio honetako etaparik desiratuenetako bat da. Alpe d’Huez mitikoan amaitzen da, eta Frantziako Tourra irabazteko azken aukera da.
2026ko Frantziako Tourreko 19. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Gap-Alpe d’Huez (127,9 km)
Frantziako lasterketaren hemeretzigarren etapak lau mendate puntuagarri ditu, baina aipamen berezia merezi duena Alpe d’Huez mitikoa da. Bertan amaitzen da etapa.
Ion Izagirre: “Ikaragarria izan da, ez dut sekula mendate bat irribarrea ahoan nuela igo, gaur bezala"
Cofidiseko txirrindulari ormaiztegiarrak onartu duenez, "alde batetik, pena sentitu dut, ihesaldirik ez delako osatu, eta gustatuko litzaidake ihesaldia hartu eta mendateetan, behintzat, aurrealdean pasa, baina oso azkar joan da hasieratik". "Saiatu naiz aurrekoekin egoten, baina ezin izan dut", erantsi du.
Mauro Gianetti: “Aspin eta Tourmaleten erritmo oso altua ezartzea zen asmoa, Pogacarrek erasoa jo zezan"
Mauro Gianetti, UAE Team Emirates taldeko Team Principalak, Frantziako Tourreko seigarren etapa aztertu du. Suitzarra oso pozik agertu da bere taldearen lanarekin: "Taldea sekulakoa izan da, Matxinek lan bikaina egin du planarekin". Pogacarrekin sailkapen nagusian alde handia lortu duten arren, ez du uste Tourra erabakita dagoenik: "Oraindik asko geratzen da", ohartarazi du.
Pogacar garaile, sekulako indar erakustaldia eginda
Tadej Pogacarrek irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa. Esloveniarrak erasoa jo du helmugatik 42 kilometrora eta bakarrik joan da hortik eta helmugaratu den arte. Vingegaard iritsi da bigarren, eta Del Torok hartu du hirugarren lekua.
Pogacarrek, bere enegarren maisulanean, Tourra ia erabakita utzi du Tourmaleten eta Gavarnien
Esloveniako izarrak erasoa jo du Tourmaleteko igoeran, Isaac del Toro taldekidearekin batera, eta laster bakarrik joan da helmugaren bila. Vingegaardek, Evenepoelek eta Seixasek ezin izan dute Pogacarren gurpila jarraitu.
Traeen liderrak Tourmaleten izandako erorikoa
Torstein Traeen liderrak erorikoa izan du Frantziako Tourreko seigarren etapan. Bihurgunean taldekidea itxi eta norvegiarra tartean sartu zaio, atzean jarraitu behar zuenean.