2025eko Paris-Tours lasterketaren ibilbidea, profila eta ordutegia
2025eko Paris-Tours lasterketa igandean jokatuko dute, urriaren 12an. Klasiko hori 119. aldiz egingo dute; aurtengo ekitaldiak 211,6 kilometroko ibilbidea izango du, Chartresetik abiatuko da, eta Toursen amaitu. Zaleek zuzenean jarraitu ahalko dute, EITBren bidez; izan ere, eitb.eus-ek eta ETB1en emango dute, 15:15etik aurrera.
Txirrindulariak 11:55ean hasiko dira lanean, eta antolatzaileen aurreikuspena da irabazlea 16:46tik 17:12ra bitartean helmugaratzea. Visma-Lease a Bike taldeko Christophe Laporte ziklistak lortu zuen garaipena 2024an, eta 2025ean ere gailentzen ahaleginduko da. Jasper Philipsen (Alpecin-Deceuninck) eta Arnaud De Lie (Lotto) ere hautagai nagusiak dira, Laporterekin batera, lehen postua eskuratzeko.
Arestian esan bezala, eitb.eus-ek eta ETBek zuzenean emango dute lasterketa, 15:15etik aurrera.
2025eko Paris-Tours lasterketako profila