Remco Evenepoel Red Bull-Bora-hansgrohe taldean arituko da 2026tik aurrera
Remco Evenepoelek Soudal-Quick Step taldea utziko du denboraldi amaieran, eta Red Bull-Bora-hansgroheko txirrindularia izango da 2026 sasoitik aurrera
2026ko amaierara arte kontratua indarrean izan arren, Evenepoelen ordezkariek Soudaleko gerentziari jakinarazi zioten ez zutela egungo akordioa luzatu nahi. Evenepoelen erabakiaren jakitun, Soudalek ziklista belgikarraren erabakia onartu du, babesleen eta bazkideekin onespenarekin.
"Alde guztientzat onena dela uste dugu", adierazi du Belgikako taldeak, eta Remco Evenepoelen lorpenak nabarmendu ditu.
Red Bull-Bora-hansgrohe Primoz Roglicen egungo taldea da. Esloveniarra tropeleko txirrindulari onenetako bat da; hala ere, 35 urte ditu eta 2025ean amaitzen zaio kontratua Red Bullekin. Oraindik jakiteke dago Roglicek taldez aldatuko den edo Evenepoelekin batera arituko den datorren sasoian.