Asturiasko Itzulia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaltel-Euskadiko Jordi Lopezek bigarren postua lortu du Asturiasko Itzuliko 3. etapan

Sailkapen nagusian, Samuel Fernandezek (Caja Rural) hirugarren postuan jarraitzen du eta Txomin Juaristik (Euskaltel-Euskadi) postu bat igo du, azken etaparen faltan laugarren kokatuz.
Jordi Lopez (ezkerrean), Alesandro Covi (erdian) eta Ivan Garcia Cortina (eskuinean). Argazkia: EFE
Jordi Lopez (ezkerrean), Alesandro Covi (erdian) eta Ivan Garcia Cortina (eskuinean). Argazkia: EFE

Euskaltel-Euskadi taldeko Jordi Lopez kataluniarra garaipenetik gertu izan da larunbat honetan Asturiasko Itzuliko hirugarren etapako esprintean. Castropol eta Vegadeo arteko 165,5 kilometroko ibilbidea gainditu ondoren, Badalonakoa bigarren postuan helmugaratu da, Alesandro Covi (UAE) irabazlearen atzetik eta Ivan Garcia Cortinaren (Movistar) aurretik.

Diazek (Caja Rural), Garcia Piernak (Kern Pharma) eta Sotok (Euskaltel) eguneko ihesaldian hartu dute parte, faboritoen taldeari hiru minutura arte ateraz, baina tropelak harrapatu egin ditu helmugarako lau kilometroren faltan.

Une horretan hasi da goiko postuetara iristeko borroka, esprinta jaurtitzeko. Covik erritmoari eutsi dio azken metroetan, eta ondoren Jordi Lopez etorri da. Iker Bonillo bere taldekidea ere top 10ean sartu da, seigarren postuan iritsiz denbora berarekin.

Sailkapen nagusian, Samuel Fernandezek (Caja Rural) hirugarren postuan jarraitzen du eta Txomin Juaristik (Euskaltel-Euskadi) postu bat igo du, azken etaparen faltan laugarren kokatuz.

3. ETAPAKO SAILKAPENA

1.- COVI Alessandro (UAE) 4:04:57

2.- LOPEZ Jordi (Euskaltel) d. b.

3.- GARCIA CORTINA Iván (Movistar) d. b.

4.- TESSON Jason (TotalEnergies) d. b.

5.- WENZEL Mats (Kern Pharma) d. b.

SAILKAPEN NAGUISIA

1.- SOLER Marc (UAE) 11:55:54

2.- DE LA CALLE Hugo (Burgos) +1:51

3.- FERNANDEZ Samuel (Caja Rural) +1:53

4.- JUARISTI Txomin (Euskaltel) +3:12

5.- PERICAS Adria (UAE) d. b.

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X