Asier Etxeberria txirrindulari nafarra Wuzhishan talde txinatarrean arituko da
Asier Etxeberria txirrindulari nafarra Wuzhishan SCOM MVMT Cycling Team talde txinatarrean arituko da, Euskaltel-Euskadi taldean hiru urte eman ostean.
Txirrindulariak bere ibilbide profesionalari buelta bat ematea eta Asiako txirrindularitzaren abenturan murgiltzea erabaki du, 2024an bere talde ohiarekin berritu gabe geratu ondoren, hedapen betean dagoen zirkuitu batean lehiatzeko asmoz.
Wuzhishan SCOM MVMT Cycling Team taldeak nazioarteko egutegian lekua egin nahi du, eta Etxeberriaren fitxaketak taldearen globalizazioaren aldeko apustua indartu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Vingegaardek kolpea eman du bigarren etapa jarraian irabazi ondoren
Daniarra nagusitasunez eta bakarrik helmugaratu da, 20 kilometroren faltan erasoa jo ostean, eta ia erabakita utzi du Frantziako lasterketaren sailkapen nagusia.
Helmugatik 20 kilometrotara eraso egin eta bakarrik amaitu du Vingegaardek Paris-Nizako bosgarren etapa
Dagoeneko garaile bazen ere, Jonas Vingegaardek (VISMA) helmugatik 20,8 metrora egin du erasoaldia. Bakarrik helmugaratu da 4:29:01eko denbora eginda. Valentin Paret-Peintre (Quick-Step) iritsi da bigarren eta Harold Tejada (Astana) hirugarren.
Van der Poelek bere bigarren garaipena erdietsi du, eta Pellizzarik lidergoa kendu dio Del Torori
Nederlandarra izan da nagusi ostegun honetan Tirreno-Adriatico lasterketan, aurten bigarren aldiz, Giulio Pellizzari italiarraren aurretik. Van der Poel esprint polit batean nagusitu da.
Vingegaardek kolpe bikoitza eman du Uchonen, eta Ayusok erorikoa izan eta lasterketa utzi behar izan du
Danimarkako txirrindularia lasterketako liderra da, laugarren etapan bakarrik helmugaratuta. Vingegaardek erasoa jo du helmugatik 1.000 metrora, eta atzean utzi ditu Daniel Felipe Martinez eta Tim Van Dijke.
Jonas Vingegaardi laugarren etaparen garaipena eman dion erasoaldia eta helmugaratzea
Kilometro baten faltan, Jonas Vingegaardek (VISMA) eraso egin eta lasterketa ondo bideratuta utziko duen garaipena lortu du. 42 segunduko desberdintasunarekin helmugaratu da Daniel Felipe Martínez (Red Bull-BORA), jarraian, Tim Van Dijke (Red Bull-BORA).
Andresenek esprintean hegan egin du, Del Torok kontrolatzen duen Tirreno-Adriatico lasterketan
23 urteko danimarkarra jaun eta jabe izan da Magliano de Marsiko helmugan, Jonathan Milan eta Jasper Philipsen faboritoen aurretik. Milan bera etapako podiumetik urrun geratu da, erasoa goizegi abiatu du eta.
Bi kulotekin atera da Jonas Vingegaard Paris-Nizako laugarren etapan
Lehenago ikusi gabekoa egin du Jonas Vingegaardek: Bi kulotekin atera da lasterketako laugarren etapara. Xira, maillot luze bat, beste xira bat, bigarren maillota eta bi kulot zeramatzan danimarkarrak soinean.
Juan Ayusok Paris-Niza utzi behar izan du, eroriko batengatik, lasterketako lider zebilela
Lidl-Trekeko txirrindularia laugarren etapa amaitzeko 47 kilometro gelditzen zirela jausi da, asteazkenean, eta proba utzi du; maillot horia zeraman, hirugarren etapan lortu baitzuen.
Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.
Horrela helmugaratu dira Paris-Nizako taldekako erlojupeko lehenengo hiru taldeak
INEOS Grenadiersek irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa. Hirugarren etapa honetan, Lidl-Trek taldea geratu da bigarren eta Decathlon hirugarren. Sailkapen nagusian Juan Ayuso da garaile.