Omar Frailek txirrindularitza utziko du Espainiako Vueltaren ostean
Omar Frailek erretiroa hartuko du Espainiako Vuelta amaitu ostean. Horixe jakinarazi du Santurtziko txirrindulariak, sare sozialetan publikatutako bideo baten bidez.
Egun INEOS Grenadiers taldeko txirrindularia da, eta ibilbide zabala du. Seguros Bilbao taldean zeresana eman zuen Amateur mailan eta 2012an Orbea Continental taldera joan zen. Urtebete geroago, 2013an Euskaltel-Euskadik fitxatu zuen, baina taldean aldaketak egin zituzten, eta Caja Ruralen amaitu zuen. 2016tik 2017ra arte Dimension Datako txirrindularia izan zen; ondoren, Astana taldera joan zen, eta han hiru urte (2018-2021) eman zituen. Azkenik, 2022tik INEOS Grenadiersen ibili da.
Palmaresari dagokionez, Frailek Euskal Herriko Itzuliko tarteko helmugetako maillota bereganatu zuen 2014an. 2015ean Apeninoetako Giroan garaipena eskuratu zuen, eta etapa bat irabazi zuen Dunkerkeko Lau Egunetan. Urte hartan, Espainiako Vueltako mendiko sailkapeneko onena izan zen. Urtebete geroago, 2016an, berriz bereganatu zuen Espainiako Vueltako mendiko maillota eta Italiako Giroan estreinakoz lehiatu zen.
2017an Italiako Giroko 11. etapa irabazi zuen. Bere ibilbideko garaipen handiena 2018an lortu zuen, Frantziako Tourreko Menden amaitutako etapa irabazita. 2021ean errepideko txirrindularitzako Espainiako txapelduna izan zen, eta 2023ko Andaluziako Itzuliko lehen etapako irabazlea izan zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Laboral Kutxa-Euskadik igande honetan hasiko du denboraldiaurrea, Altean
2026ko denboraldiko taldea osatzen duten hamabost txirrindulariak Alacanteko udalerrian bilduko dira, abenduaren 14tik 21era bitartean.
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
Euskadi Fundazioak hamalau txirrindulari izanen ditu 2026 denboraldian
Euskadi Fundazioko formakuntza taldeak, Euskaltel-Euskadiren filiala dena, zazpi txirrindulariren gehitzea iragarri du astelehen honetan
Jasotako aukerengatik eskertuta, Red Bull-Boraren eskutik goi mailara jauzi egiteko prest da Haimar Etxeberria
Bere managerrak gonbidatuta, Haimar Etxeberria astebeteko egonaldia egiten ari da Kanaria Handian. Pogacar, Sivakov edota Philipsen bezalakoekin entrenatzen ari da egunotan. Hemendik aurrera, izen handi horiek ohiko aurkari izango ditu.
Caja Rural-Seguros RGAk Fernando Gaviria fitxatu du 2026ko denboraldirako
Horrela, Nafarroako taldeak bere ibilbidean zehar Frantziako Tourreko bi etapa garaipen eta Italiako Giroko bost dituen txirrindulari bat fitxatu du. Gaviria, 31 urtekoa bera, Movistar taldetik ailegatu da Caja Rural-Seguros RGAra.
Ken Pharmak sei txirrindularik taldea utziko dutela iragarri du
Pau Miquel, Jose Felix Parra, Unai Aznar, Miguel Angel Fernandez, Kiko Galvan eta Haimar Etxeberria dira; azken hori Red Bull-BORAn arituko da.
NSN enpresak Israel Premier Techen lekua hartuko du txirrindularitza profesionalean
Never Say Never Andres Iniesta futbolari ohiak eta Stoneweg enpresak fundatu dute. Stoneweg inbertsio plataforma hispaniar-suitzarra da, eta dagoeneko akziodun berria da.
Joao Almeida 2025eko Euskal Herriko Itzuliaren irabazleak UAErekin berritu du, 2028ra arte
Horrela, Espainako Vueltan bigarren postuan amaitu zuen Almeidak Tadej Pogacarren taldean jarraituko du hurrengo hiru denboraldietan, gutxienez.
2026ko Itzulia Bergaran amaituko da, Gorla, Asentzio eta Azkarate mendateak bi aldiz igo ondoren
Txirrindulariek, beraz, apirilean azken etapa gogorra gainditu beharko dute, ohikoa baino gogorragoa. Antzuolatik abiatu eta Bergarako hirigunean bukatuko da, 2004tik etapa amaierarik ez zuen herrian.
Kern Pharmak Jose Maria Martin fitxatu du, 2027ra arte
Andaluziarrak, hamaika garaipen lortu ditu afizionatuetan, 2025eko denboraldian: "2026an, txirrindulari eta pertsona moduan aurrepauso handia ematea espero dut; taldeari lagundu, hobetzen jarraitu, eta noraino ailegatzen ahal naizen ezagutu".