Gonbidapena jaso du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laboral Kutxa taldea 2025eko Frantziako Tourrean egongo da

Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Frantziako lasterketan parte hartuko du, talde gonbidatu gisa. Tourra uztailaren 26tik abuztuaren 3ra bitartean jokatuko da.
Laboral Kutxa
Laboral Kutxa. Argazkia: EFE

Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak uztailaren 26tik abuztuaren 3ra bitartean jokatuko den 2025eko Frantziako Tourra korrituko du. Beraz, UCI ProTeam mailako euskal taldea egutegiko lasterketa garrantzitsuenean egongo da.

Maila goreneko 15 taldek, Kontinental Mailako 2 onenek eta gonbidatutako 5 taldek parte hartuko dute. Gonbidatuen artean dago Movistar taldea ere badago.

Hauek dira Frantziako Tourrean izango diren World Team taldeak: Movistar, AG Insurance Soudal, Canyon, Ceratizit, FDJ Suez, Fenix Deceuninck, Human Powered Health, Lidl Trek, LIv Alula Jayco, Roland, PIcnic PostNL, SD Worx, Visma Lease a Bike, UAE Team eta Uno X Mobility.

Horiez gain, Kontinental Mailako EF Education Oatly eta Volkerwessels ere han izango dira. Tourrean lehiatuko diren UCI ProTeam mailako taldeak, berriz, hauexek dira: Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa, Arkea B & B Hotels, Cofidis, Saint Michel Preference Home eta Winspace.

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X