FITXAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Caja Rural taldeak Sergi Darder txirrindularia fitxatu du

Hala jakinarazi du astearte honetan Caja Rural-Seguros RGA taldeak, "oraindik indartzen jarraitzeko aukera handia" duela azpimarratuta.
Sergi Darder txirrindularia
Sergi Darder txirrindularia

Sergi Darder txirrindulari kataluniarra Caja Rural-Seguros RGA taldearekin arituko da aurrerantzean, Illes Balears-Arabayrekin debuta egin ostean.

Astearte honetan eman du fitxaketaren berri, ohar baten bidez. Txirrindulariaren potentziala nabarmendu du taldeak, sendotzen segiko duela azaltzeaz gain. Hala, ProTeam mailan lehiatuko da, hurrengo bi urteetarako kontratu batekin.

Besteak beste, Volta ao Alentejo itzuliaren gazteen sailkapenean nagusi izan da. Horrez gain, Portugalgo Itzulia, Turul Romaniei eta Istanbuleko Itzulia lasterketatan hamaika aldiz geratu da lehen hamarren artean.

Taldearen hamaikagarren fitxaketa da Darderrena. Orain arte, honako hauek dira taldekideak: Alex Molenaar, Tyler Stites, Jakub Otruba, Abner Gonzalez, Francisco Peñuela, Joan Bou eta filialetik ekarritako Javier Ibañez, Alex Diaz eta Jan Castellon.

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X