Deialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alex Aranburu, Mikel Landa eta Pello Bilbao, Munduko Txapelketarako Espainiako selekzioaren deialdian

Hiru euskal txirrindulariez gain, Carlos Rodriguez, Enric Mas, Juan Ayuso, Pablo Castrillo, Roger Adria, David De La Cruz eta Raul Garcia Pierna deitu ditu Espainiako hautatzaileak Zuricheko hitzordurako.
Alex Aranbururen artxiboko irudia, 2024ko Espainiako Txapelketa irabazi zuen egunean.
Alex Aranbururen artxiboko irudia, 2024ko Espainiako Txapelketa irabazi zuen egunean. EFE

Alex Aranburu (Movistar), Mikel Landa (Soudal Quick-Step) eta Pello Bilbao (Bahrain Victorious) euskal txirrindulariek Munduko Txapelketan parte hartuko dute Espainiako selekzioarekin. Hautatzaileak hiru euskaldunak deitu ditu Zurichen (Suitza), irailaren 22tik 29ra arte jokatuko den hitzordurako.

Euskal Herriko hiru ziklistek beste hauexek izango dituzte taldekide: Carlos Rodriguez (INEOS), Enric Mas (Movistar), Juan Ayuso (UAE), Pablo Castrillo (Kern Pharma), Roger Adria (Red Bull-Bora-Hansgrohe), David De La Cruz (Q36.5) eta Raul Garcia Pierna (Arkea), azken biak erlojupekoan.

Gizonezkoen elite mailako errepideko probak 273,9 kilometroko ibilbidea izango du, Winterthur eta Zurich artean, eta igandean lehiatuko dira, irailaren 29an. Hainbat mendate igo beharko dituzte, nahiz eta oso luzeak ez izan: Kyburg, 1,2 km (% 12); Binz, 4,6 km (% 4,5); Zurichbergstrasse, 1,1 km (% 8); eta Witikon, 2,3 km (% 5,7).

Erlojupekoa, ordea, hilaren 22an iritsiko da. 46,1 kilometroko saioa izango dute aurretik, Zurichen hasi eta amaituta.

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X