2024ko Alpeetako Tourra: ibilbidea, profilak eta parte-hartzaileak
2024ko Alpeetako Tourra, Italian eta Austrian jokatzen duten lasterketako 47. ekitaldia, astelehenean hasiko da, apirilaren 15ean, eta bost etapa eginda, ostiralean amaituko da, hilaren 19an. Parte-hartzaileen zerrenda bikaina izango du probak; Geraint Thomas eta Filippo Ganna (INEOS), Ben O'Connor (Decathlon) eta Romain Bardet (dsm) dira irabazteko faborito nagusiak, INEOSeko Oscar Rodriguez nafarra, Euskaltel-Euskadi eta Kern Pharma ere izango dira irteeran, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute Alpeetako Tourra.
2024ko Alpeetako Tourraren ibilbidea, profilak eta parte-hartzaileak
1. etapa (apirilak, 15, astelehena): Neumarkt/Egna - Kurtinig ADW/Cortina SSDV (133,3 kilometro)
2. etapa (apirilak, 16, asteartea): Salurn/Salorno – Stans (190,7 kilometro)
3. etapa (apirilak, 17, asteazkena): Schwaz – Schwaz (124,8 kilometro)
4. etapa (apirilak, 18, osteguna): Leifers/Laives - Borgo Valsugana (141,3 kilometro)
5. etapa (apirilak, 19, ostirala): Levico Terme-Levico Terme (118,6 kilometro)