UCI WorldTour
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laurence Pithie nagusi Cadel Evans Great Ocean Race lasterketan

Pithiek ozta-ozta gainditu du Natnael Tesfatsion eritrearra (Lidl-Trek) helmugan, 176,5 kilometroko ibilbidea 4 ordu 17 minutu eta 40 segundoko denboran egin eta gero.
Laurence Pithie, nagusi Cadel Evans Great Ocean Race lasterketan. Argazkia: EFE
Laurence Pithie, nagusi Cadel Evans Great Ocean Race lasterketan. Argazkia: EFE

Laurence Pithie (Groupama FDJ) zeelandaberritarrak irabazi du esprintean Cadel Evans Great Ocean Road Race lasterketaren zortzigarren edizioa, World Tourreko egun bateko lasterketa, Australiako Geelong hirian.

Pithiek ozta-ozta gainditu du Natnael Tesfatsion (Lidl-Trek) eritrearra helmugan, eta 4 ordu, 17 minutu eta 40 segundo behar izan ditu 176,5 kilometroko ibilbidea egiteko; lasterketaren amaierako hiri-zirkuituko azken itzulian, Challambra gainetik igaro ondoren, osatu den taldeko beste hamabi txirrindulariak denbora berean sartu dira.

Hamahiru iheslariek Pithierekin egin diote aurre azken txanpari, Corbin Strongen gurpilean. Azken metroetan aukerarik gabe zegoela zirudien arren, irabazleak atzean utzi du Strong, eta zentimetro gutxigatik gainditu du Tesfatsion. Epaileek helmugako argazkia ikusi behar izan dute garailea nor izan den baieztatzeko.

Sailkapena

1 - PITHIE Laurence (Groupama) 4:17:40

2 - TESFATSION Natnael (Lidl) d. b.

3 - ZIMMERMANN Georg (Intermarche) d. b.

4 - STRONG Corbin (Israel) d. b.

5 - NARVÁEZ Jhonatan (INEOS) d. b.

6 - MARIAULT Axel (Cofidis) d. b.

7 - HAMILTON Chris (Team dsm) d. b.

8 - SCARONI Christian (Astana) d. b.

9 - RUTSCH Jonas (EF Education) d. b.

10 - BARRE Louis (Arkea) d. b.

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X