Primoz Roglicek Bora-Hansgrohe taldearekin fitxatu du
Bora-Hansgrohe taldeak ostiral goizean iragarri du Primoz Roglic fitxatu duela. Bora-k ez du zehaztu kontratu berriaren iraupena, baina hainbat iturriren arabera bi edo hiru denboraldietarako izango da.
Primozek berak duela astebete inguru baieztatu zuen denboraldi honen amaieran utziko zuela taldea. Il Lombardia osterako espero zen iragarpen ofiziala, baina ostiral honetara aurreratu dute.
Italiako Giroko egungo irabazleak Frantziako Tourrean jarri du bere hurrengo helburua, eta horretarako talde oso bat behar zuen % 100ean laguntzeko. Izan ere, Jumbo-Visma taldeak Jonas Vingegaard izango du lider Frantziako Itzuli Handian. Hori dela eta, esloveniarrak hilabeteak zeramatzan irteera bat eskainiko zion talde baten bila.
Mugimendu honekin, 33 urteko esloveniarrak bere gainetik liderrik gabeko talde bat ziurtatzen du, Frantziako Tour batean lehiatzeko behar duen guztia emateko adina potentzialarekin.
Alemaniako taldeak, bere aldetik, azken fitxaketarekin "lasterketa handietan arrastoa uztea" espero du. "Ziur nago bere nortasunak talde osoa inspiratuko duela, irabazteko gogoa duen liderra delako eta, aldi berean, taldeko txirrindularia. Baina, batez ere, benetan maite du egiten duena eta, niretzat, hori da arrakastaren gakoa", adierazi du Ralph Denk Bora-Hansgrohe taldeko zuzendariak.
Zure interesekoa izan daiteke
Isaac del Torok irabazi du Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourra
Azken podiuma Del Torok, Luke Tuckwell australiarrak eta Juan Ayusok osatzen dute. Hala, Del Torok Tadej Pogacar esloveniaren tokia hartu du.
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
Del Toro nagusitu da Grand Colombierren, eta Tuckwellek lider jarraitzen du
Del Toro ihes eginda helmugaratu da, eta 25 segundo atera dizkio Juan Ayuso espainiarrari eta 39 Tobias Halland Johannessen norvegiarrari.
Van Gils nagusitu da 6. etapako esprintean, eta Truckwell da lider berria
Tobias Halland Johannessenek erasoa jo du azken esprintean, baina Maxim Van Gilsek indartsuago eragin die pedalei helmuga lehen postuan zeharkatzeko.
Wout Van Aertek irabazi du bosgarren etapa, esprint jendetsu batean, Parc des Oiseauxen
Sei txirrindulari izan dira eguneko ihesaldiaren protagonistak, tartean, Julen Arriolabengoa Caja Rural taldeko arabarra, baina helmugatik 12 kilometrora tropelak harrapatu ditu.
Esprint jendetsu batean bereganatu du Van Aertek bosgarren etapa
Wout Van Aert (Team Visma) gailendu da Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourraren bosgarren etapan. Esprint masibo batek erabaki du gaurko emaitza, belgikarra gainontzekoak baino gehiago izan da eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du Montrond-les-Bainsen.
Eibarko Txirrindulari Elkarteak 100 urte bete ditu txirrindularitza bultzatzen
Elkarteak bere mendeurrena dela eta egingo dituen ekintzak aurkeztu ditu gaur arratsaldean egindako ekitaldian. Harrobi zein elitekoa, oro har, txirrindularitza bultzatzen eman ditu 100 urte horiek, baita hainbat kategoriatako lasterketak antolatzen ere.
Ihesaldiko txirrindularien arteko esprinta, eta Simmonsen garaipena, Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourreko laugarren etapan
Lidl-Trek taldeko txirrindulari estatubatuarra ihesaldiko azkarrena izan da gaur, asteazkenez; segundo gutxi batzuengatik. Ihesaldia Montrond-les-Bainsen helmugaratu da.
Simmons garaile atera da eguneko ihesalditik, eta Baudinek maillot horiarekin jarraitzen du
Ameriketako Estatu Batuetako txapeldunak, besteak beste, Finn Fisher-Black (Red Bull Bora) eta Matteo Vercher (Total Energies) atzean utzi ditu 10 txirrindulariko esprintean.
Team Vismari taldekako erlojupekoan garaipena eman dion Jorgensonen esprinta
Matteo Jorgenson estatubatuarraren azken esprintak garaipena eman diot Team Vismari, Auvernia-Rodano-Alpeak Tourreko taldekako erlojupekoan, hirugarren etapan. INEOS taldea izan da bigarren, eta EF Education hirugarren. Hortaz, Alex Baudin frantziarrak jarraitzen du líder izaten.