FITXAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hugo Aznar Kern Pharma taldeko txirrindularia izango da datorren denboralditik aurrera

Nafarroako ziklistak 2026ra arte sinatu du kontratua Kern Pharmarekin. Finisher bigarren taldetik egin du jauzi lehen taldera.
Hugo Aznar
Hugo Aznar. Argazkia: Kern Pharma

Kern Pharmak Hugo Aznar fitxatu du 2026ra arte, taldeak jakinarazi duenez. Horrenbestez, txirrindulari nafarra profesional mailan lehiatuko da 2024tik aurrera.

Hugo Kern Pharmaren bigarren taldean aritu da, Finisher izenekoan, eta, orain, lehen taldean arituko da, Unai bere anaiarekin batera.

Hugo Aznarrentzat (2003, Cortes) nahikoak izan dira bi denboraldi 23 urtez azpiko mailan Kern Pharma taldera iristeko. Urte horietan, nafarrak bost garaipen lortu ditu, Nafarroako Itzulia barne.

"Uste dut etorkizuneko txirrindularia izan naitekeela, eta badakit gauza asko ditudala hobetzeko. Oso ondo molda naiteke Kern Pharman. Asko ikastea, aurrera egitea eta ahal dudan guztian laguntzea espero dut", esan du Hugo Aznarrek Kern Pharmarekin kontratua sinatu ostean.

Unai anaiaren talde berean aritzeari buruz galdetuta, honakoa adierazi du: "Beti izan da bion ametsa talde berean aritzea, horixe izan da beti nahi izan dudana".

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X