Erretiroa hartu du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Colbrellik amaiera jarri dio bere ibilbide profesionalari bihotzeko arazoak saihesteko

Txirrindulari italiarrak erretiroa hartu du. 2022an Kataluniako Volta utzi behar izan zuen bihotzeko arritmiak jota, eta profesional mailan lehiatzeari uztea erabaki du, medikuen aholkuei jarraituta.
Sonny Colbrelli
Sonny Colbrelli, 2021eko Paris-Roubaixeko garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Sonny Colbrellik bere ibilbide profesionalari amaiera jarri dio igande honetan (urriak 30) Bahrain Victorious taldeak komunikatu baten bidez jakinarazi duenez. 2022ko martxoan Kataluniako Volta utzi behar izan zuen bihotzeko arritmiak jota, lehen etapan.

Voltan bihotzeko arazoak izan zituenetik desfibriladorearekin bizi da italiarra; gainera, medikuek aholkatu diote maila profesionaleko txirrindularitza uztea. Etorkizunean Bahrain Victorious taldeari lortuta jarraitzeko asmoa du garapen taldean, txirrindulari gazteen prestatzaile moduan.

Colbrellik 2021 bikaina osatu zuen Paris-Roubaix, Marco Pantani Memoriala, Beneluxeko Tourra, eta, Italiako eta Europako errepideko probak irabazita; gainera, etapa bat bereganatu zuen Dauphine Kriteriumean eta beste bat Romandiako Tourrean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Mauro Gianetti, Team Principal del UAE Emirates Team
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mauro Gianetti: “Aspin eta Tourmaleten erritmo oso altua ezartzea zen asmoa, Pogacarrek erasoa jo zezan"

Mauro Gianetti, UAE Team Emirates taldeko Team Principalak, Frantziako Tourreko seigarren etapa aztertu du. Suitzarra oso pozik agertu da bere taldearen lanarekin: "Taldea sekulakoa izan da, Matxinek lan bikaina egin du planarekin". Pogacarrekin sailkapen nagusian alde handia lortu duten arren, ez du uste Tourra erabakita dagoenik: "Oraindik asko geratzen da", ohartarazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X