Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gotzon Martinek hainbat haustura ditu, entrenatzen ari zela erorikoa izan ostean

Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak, lepaorno bat, saihets bat eta ezker sorbalda hautsita ditu. Gainera, biriketako hematoma du.
Gotzon Martin
Gotzon Martin, Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia. Argazkia: Euskaltel-Euskadi

Gotzon Martin txirrindulariak hainbat haustura ditu, entrenatzen ari zela erorikoa izan ostean. Hala jakinarazi du ostegun honetan (maiatzak 12) Euskaltel-Euskadi taldeak.

"Gotzon Martinek istripua izan du entrenatzen ari zela, eta behaketan dago", adierazi du talde laranjak. Orozkoko (Bizkaia) 26 urteko txirrindulariak, lepaorno bat, saihets bat eta ezker sorbalda hautsita dituela, eta biriketako hematoma duela gaineratu du Euskaltel-Euskadik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X