Lobatok (Euskaltel) 5. etapa irabazi du eta Aularrek (Caja Rural) sailkapen nagusia
Euskaltel-Euskadi taldeko Juan Jose Lobatok esprintean irabazi du 2022ko Alentejoko Itzuliko 5. etapa.
Azken jardunaldia Castelo de Viden hasi da eta 171.9 kilometro burutu eta gero Evoran amaitu egin da.
Talde laranjako txirrindulari andaluziarrak segundo bateko abantailarekin helmugaratu da; bigarren Daniel Freitas (Radio Popular - Paredes - Boavista) izan da eta Joao Matias (Tavfer-Mortágua-Ovos Matinados) hirugarrena.
Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan eta Orluis Aularrek (Caja Rural - Seguros RGA) eraman du lasterketa; 5 segundora bigarren Xabier Mikel Azparren (Euskaltel-Euskadi) eta hirugarrena Jose Neves (W52 / FC Porto) 24 segundora.
SAILKAPEN NAGUSIA
1- AULAR Orluis (Caja Rural - Seguros RGA) 16:42:07
2- AZPARREN Xabier Mikel (Euskaltel - Euskadi) 0:05
3- NEVES José (W52 / FC Porto) 0:24
4- FREITAS Daniel (Rádio Popular - Paredes - Boavista) 0:34
5- REIS Rafael (Glassdrive Q8 Anicolor) 0:36
5. ETAPAKO SAILKAPENA
1- LOBATO Juan José (Euskaltel - Euskadi) 3:55:50
2- FREITAS Daniel (Rádio Popular - Paredes - Boavista) 0:01
3- MATIAS Joao (Tavfer-Mortágua-Ovos Matinados) 0:01
4- AULAR Orluis (Caja Rural - Seguros RGA) 0:01
5- PELEGRÍ Óscar (Burgos-BH) 0:01
6- ARISTI Mikel (Euskaltel - Euskadi) 0:01
7- MESTRE Daniel (W52 / FC Porto) 0:01
8- FERNÁNDEZ Delio (Atum general / Tavira / Maria Nova Hotel) 0:01
9- LASTRA Jonathan (Caja Rural - Seguros RGA) 0:01
10- GOMES Luis (Kelly / Simoldes / UDO) 0:01
Zure interesekoa izan daiteke
Yuliia Biriukovak (Laboral Kutxa) bigarren postu bikaina lortu du San Salvadorko Sari Nagusian
Francesca Hall (Roland Cogeas Cycling) britainiarra nagusitu da azken igoeran, baina Laboral Kutxako txirrindulariak erritmo altuari eutsi dio bigarren postua lortzeko, segundo gutxi batzuk geroago helmugaratuta.
2026ko Itzuliko etapa bat Basaurin hasi eta amaituko da
Basauriko Udalak eta OCETAk hitzarmena sinatu dute, udalerria hurrengo edizioko etapa bateko egoitza izan dadin.
Paula Patiño Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorreko Tourra
Asteazken honetan korritu da lasterketako azken etapa, Santa Anan. 96 kilometroko ibilbidean, euskal taldeak kontrolpean izan du lasterketa, eta, azkenean, sailkapen nagusiko saria eskuratu du txirrindulari kolonbiarraren bidez.
Caja Rural-Seguros RGA taldeak ilusioz aurkeztu du denboraldi berria
Nafarroako taldea 25 talde onenen artean geratu zen iaz eta horrek jauzi handia egiteko aukera eman dio denboraldia planifikatzerako orduan. Pro team mailako lasterketa guztietan parte hartzeko aukera izanen du.
Catalina Soto Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorreko Tourreko hirugarren etapa
Euskal taldearen hirugarren garaipena da lasterketan, Sotok berak atariko etapa bereganatu baitzuen, eta Marjolein Vant Geloof Herbeheretako txirrindulariak, aurreneko etapa.
Euskaltel Euskadik denboraldiko proiektua aurkeztu du
Talde laranja gogotsu ageri da deboraldi berriari begira. Harrobiaren aldeko apustua egin dute, eta lehen 30en artean sartzea dute helburu. Hogei txirrindulariko taldeak, ostiralean jokatuko du lehen proba, Morvedre Sari Nagusia, Castellón.
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
Catalina Soto Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorko Tourraren atarikoa
Txirrindulari gaztea San Salvadorko erdigune historikoan korritutako 2,7 kilometroko ibilbidean nagusitu da, 3 minutu eta 48 segundoko denbora eginda, eta taldearen lehen garaipena lortu du UCIren lasterketa batean.
Britainia Handian hasiko dira 2027ko gizonezkoen eta emakumezkoen Frantziako Tourrak
2027ko Frantziako Tourra Britainia Handian hasiko da, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Tropelak Eskozia, Ingalaterra eta Gales zeharkatuko ditu gizonezkoen kasuan, eta Ingalaterra emakumezkoen proban.
Laboral Kutxa, denboraldi berriari heltzeko gogoz
Laboral Kutxa txirrindularitza taldea Altean egon da egunotan. Laster hasiko dute aurtengo denboraldia, eta iaz burututakoaren ondoren, gogotsu daude aurtengorako.